Irunen jantzi denda txiki bat duen lagun batekin hizketaldia izan dut, hiriko komertzioaren panorama ilunaz
Adibide bezala, frutadenda eta mobilak konpontzeko denden ugaritzea aipatu du. Ez Zara, ez H&M eta ez OgiBerriak...
Kasualitatez, etorkinek kudeatutakoak aipatu ditu.

@GariGaraialde Eta etorkinek kudeatutako komertzioen inguruan ze iritzi zuen ba?

@atxamart ez zuen iritzirik eman etorkinek kudeatutako komertzioen unguruan, baina esan zuen, egoera negargarria dela, denda 'normalak' desagertzen ari direlako. Irunen mugikorren gadget dendak eta fruta dendak ugaritu direla aipatu zuen, horrek komertzio lokalari kalte egingo balio bezala.
Berea bezalako jantzi denda bati Zarak eta Pull&Bear-ek egiten diote kalte, baina horiek ez zituen aipatu.

@GariGaraialde
Ados. Ulertzen dut bere kezka orduan gehiago doala denda berriak etorkinek zabaltzen dituztenaren bidetik ohiko denden desagerpenarengatik baino. Bidebatez, galdetu behar zenion ea nerak erosketak non egiten dituen...

Jarraitu

@atxamart suposatzen dut komertzioaren inguruko kezka ere izango zuela, baina azpimarragarria eta kezkagarria iruditzen zait horrelako azterketak jarrera xenofobo batetik egitea. Gehiago jarrera xenofobo hortaz konziente izan gabe egitea.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea