Gogoan dut, Iruñeko Maravillas desalojatzeko garaian, desalojoaren alde zeuden sektore eta hedabide batzuk, gaztetxea (gaztetxeak orokorrean), espazio publiko bat okupatzen zu(t)en ekimen pribatu bezala definitu zutela.

Gaztetxearen ingurutik (eta ezkerreko beste sektore batzuetatik) oso ondo defendatu zen proiektuaren publikotasuna.
Gune publiko sozio-kulturalak ez dira, bakarrik, udalek kudeatzen dituzten aisialdirako gaztelekuak.

Ez diot Gaztetxeak eta Ikastolak gauza bera direnik; ez diot, berez, gazte talde batek kudeatutako edozein ekimenek bokazio publikoa duenik (ez eta hezkuntza kooperatiba guztiek), baina publikoaren definizioa berplantu beharko genukeela uste dut.

Publiko-pribatu dikotomian, instituzioek goitik-behera kudeatutako zerbait baina askoz gehiago izan daiteke publikoa.
Agian, espazio soziokulturaletarako balio duen ereduak ez du, bere horretan, hezkuntzarako balio, edo agian hezkuntzarako balio duena ez da egokia osasungintzarako.

baina, mesedez, landu dezagun publikoaren definizioa ikuspuntu anbiziotsu, aurrerakoi eta alternatibo batetik. Barrikadaren alde berean gaudenak, gure artean labainkadaka hasi aurretOH WAIT!... ibili gabe.

Jarraitu

Hori da: "Zehaztu ditzagun Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoan parte hartzeko ikastetxeek bete behar dituzten baldintzak eta izango dituzten eskubide eta betebeharrak"

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea