From the genius that brought you the Ilgoropil...
Behar ote dugu hitz berri bat, errealitatea islatzen ez duten 'ez-argazkientzat'?
@joxe bi apuntetxo, agian interesgarri egingo zaizkizunak.
1. Andy Adams argazki kimisarioaren sarrera 'argaizki' edo IAz sortutako irudiez
https://flakphoto.substack.com/p/its-not-photography?utm_source=post-email-title&publication_id=15754&post_id=115204533&isFreemail=true&utm_medium=email
@joxe bigarrena ez dut topatzen... testu bat irakurri nuen axaletik, 'benetako' argazkiak babesteko app, plataforma edo webgune baten inguruan. Ustez, beranduago irakurtzeko gorde nuen (interesgarria iruditu baizitzaidan), baina galdu egin dut :-(
@GariGaraialde Kuak! Zenbat halako! 😊
Eta zuri zer iruditzen zaizu? Niri pasatu zait burutik neurri batean eta sakon-sakonean argazkien fidagarritasunean oinarritu dela neurri batean kazetaritzaren balioa/sinigarritasuna. Irudien fidagarritasun krisiak ez du asko lagunduko kazetaritzaren sinigarritasunaren krisian... 🤔
@joxe Aplikazio edo dena delako horri buruz, bitxia egin zitzaidan, ze egun berean 2 berri jaso nituen argazkiak sailkatu eta editatzeko erabiltzen dudan Adoberen Lightroom programari lotuta. Lehena, aplikazio hori integratzeko modua izango duela eta bigarrena, zarata digitala (batez ere ISO altuetan sortzen dena) murrizteko ohiko funtzioaz gain, orain AI erabiliz kentzeko funtzioa duela. Argazkiaren kopia berri bat sortzen du, zaratarik gabea.
@joxe bigarren honek KRA egin dit. AI erabiliz egiten duenez, ez dakit zein punturaino ari naizen irudia errespetatzen. Ez dakit AI erabiliz egiteak zein alde (informatiko/tekniko) duen funtzio 'arrunta' erabiltzearekin, eta horregatik ez dakit argazki kontzeptu edo fidelitate ideiarekin talka egiten duen. Ni, berez, argazkia oso gutxi ikutzearen aldekoa naiz eta honek duda sortu dit. Momentuz ez erabiltzea erabaki dut.
@joxe zuk aipatzen duzunari helduz, kazetaritzaren sinisgarritasuna argazkien fidagarritasunean oinarritu da, baina argazkiaren objektibotasun faltsuan sinistuta, ez kontalariaren fidagarritasunean. Alde horretatik, honek irudia dudan jarri eta (foto)kazetariengan arreta jartzen lagundu dezakeela esan nahiko nuke, baina ez naiz inozoa, irudi guztiekiko mesfidantza haunditzen lagunduko du.
@joxe neurri batean, argazkie batzuen gehiegizko edizioaren ondorioz, bada mesfidantza hori; AIk egiten duen 'tranpa', 'photoshop' erabilita ere egiten zen, baina honek indartu egingo du mesfidantza.
@joxe Topatu dut!
https://contentauthenticity.org/
Lasai irakurri behar dut zer den, zertarako eta nola funtzionatzen duen.