Orain dela ordubete Jaurlaritzak eskatuta inkesta bat telefonoz. Galdera mordo bat, batzuk ulergarriak, baina beste batzuk ezertarako balio ez dutenak, adibidez...
Ze sinesgarritasuna ematen diozu Euskadiko hedabideei? 10etik 0ra esan.
Galdera horrek ez du ezer argitzen. Nik hedabide batzuei 10 ematen diet eta beste batzuei 3 baino gehiago ez. Esan diot hori, baina ez du balio.
Zertarako egiten dituzte inkestak?

Jarraitu

@arasanse inkestak egiteko deitzen didatenesn, deitu duenarekiko errespetuagatik, erantzun egiten ditut, baina beti bukatzen dut galderak matizatu eta ez dagoen erantzunen bat proposatzen.
Sekula ahaztuko ez dudan bat:
Ibarretxe euskaldun guztion lehendakaria da?
-Bai
-Ez, abertzaleena bakarrik
-Ez daki/ez du erantzun

Zeeeeer?!

@GariGaraialde itxura denez, inkestak ere zabarrak dira... edo gaiztoak! 🤨
Honetan ere pesimismoa nagusitzen zait...

Ez! Lortuko dugu herri hobea... Euskal Herri hobea... Planeta zainduagoa... 💪
Eskerrak hor zaudeten!

@arasanse aurten aldiz, inkestatzaileak nik berari bezainbeste informazio eman zidan.
Boto asmoari buruzko informazioa eman eta "Aupa zu, segi hola, besarkada bat!"

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea