Kasu pozoitutako mezu hauekin.
"pertsonen legez kanpoko trafikoa" diotenean, pertsonen aurkako delitu batez ari direla sinesten dugu (esango nuke horregatik idazten dutela horrela), baina estatuaren aurkako delitu bat besterik ez da.
Ondo edo gaizki egin duen epaitu gabe, gidari horrek egin duen lege-hauste bakarra, Estatura sartzea debekatuta duen pertsona bateri muga pasatzen laguntzea da. Dirua kobratu izana, paperik gabekoak zirela bazekiela frgatzeko erabiliko dute; ez da Pertsonen trata.
@GariGaraialde dirutza kobratu badie eta garraio baldintzak txarrak izan badira ordea, abusua behintzat izango litzateke, ala? Besteen zaurgarritasunaz probestea, diot
@Josebabarandi hori beste kontu bat da (arantza asko dituena), baina salerosketarik ez dago. Delitua estatuaren aurkakoa da.
Pertsonen aurkako delitua litzateke, pertsona horien borondatearen aurka edo pertsona horiei iruzur eginda garraiatu izan balitu furgonetan (muga pasa edo ez), baina hori 'Trata de personas' litzateke, edo bahiketa, zuzenean.
Matiz garrantzitsua da.