Banengoen, ba, ni ezin izan nintekeela euskararen inguruan gehiegizko folklorea ikusten dudan bakarra!

Eskerrik asko, Benito, zure zintzotasunagatik, ahoan herdoilik gabe hitz egiteagatik.

@alkarterri folklorea edo postureoa da euskaran inguruan dagoena?
Ez dut uste gauza bera denik.

@GariGaraialde
Biotatik zertxobait, esango nuke nik. Nolabait, postureoa edo itxurakeria errazago egiten baita folklorearen bitartez...

@alkarterri Ba niri iruditzen zait askoz postureo gehiago egiten dela Korrika edo Euskaraldia bezalako ekimenen bidez.
Adibidez, folklorearekin deus ikustekorik ez duten ekimen hauen helburua benetan auskararen alde egitea bada ere, euskara oso gutxi erabiltzen duten, edo euskararen aurka aritzen diren talde eta norbanakoek basquewashing egiteko erabiltzen dute.
Esango euskararen inguruan postureoa egiteko erabiltzen den folklore adibide bat?

@alkarterri Benitok esaten duenarekin ados egongo nintzateke folklore hitza erabiliko ez balu. Uste dut oso modu okerrean erabiltzen duela folklore hitza.
Postureoa esateko erabiltzen du folklorea (itxura bai, baina sakonean deus ez duen zerbait balitz bezala), folklorea gauza txarra balitz bezala.

@GariGaraialde Bideoaren zati hau bakarrik ikusita, euskara bizitzako arlo guztietara hedatzea nahi duela ulertzen diot. Folklorea dioenean, euskal dantza tradizionalaz eta mitologiaz bakarrik ari dela ulertzen dut.

Euskara eta euskaldunon dantza, ez dela tradizionala bakarrik, musika ez dela trikitixa bakarrik, mitoak ez direla Olentzero bakarrik eta abar.

Ez dut uste, bere folklorearen definizioaren kontra dagoenik. Euskarak dena zipriztintzea nahi du. Folklorearen benetako definizioa.

@doublemauler ba oso oso oso ezberdin ulertzen dugu bideoa.
Esango nuke Benitok, bideo horretan, folklore bezada definitzen duenak ez duela zer ikusirik dantzarekin, eta bai, ustez, euskararen alde antolatzen diren ekitaldi askorekin; publikoki 'euskararen alde nago' esateko balio dutenak, baina euskararen alde ezer egiten ez duen jende askok bere burua zuritzeko erabiltzen dituenak (adib Korrika edo Euskaraldia). Mezuarekin ados nago, baina hori ez da folklorea.

Jarraitu

@alkarterri @doublemauler Benetan ulertzen duzu bideo zati horretan Benitok folklorea dionean "herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen, kondaira, musika, eta abarrek osatutako multzoa" esan nahi duela?
Ba edo zuk edo nik ulermen arazoak ditugu...

@GariGaraialde @doublemauler
Nik ez dut esan hori ulertzen dudanik, Gari. Sarean topatu ditudan bi definizio ekarri ditut hona, besterik gabe.

Eta zuk benetan ez duzu ulertzen folklorearen bidez itxurakeriak edo 'postureoa' egin daitekeela, edo, hobeto esanda, egin egiten dela?

Ba, bai. Agian biok ditugu ulermen arazoak, hori izango da kontua. 🤷

@GariGaraialde @doublemauler
Tira, beharbada ez da «folklorea» hitzik egokiena Benitok (eta biok) adierazi nahi (izan) duguna adierazteko; agian, «folklorismoa» edo «folklorikeria» litzateke egokiagoa, batek daki.

@alkarterri @doublemauler beraz, folklore hitza ez du zuzen erabili.
Beste guzian ados nagoela esan dut hasieratik, 'folklore' hitzaren erabileran izan ezik.
Niretzako folklorismo edo folklorekeria ere ez dira zuzenak, baina ez naiz hor sartuko.

@GariGaraialde @doublemauler
Eta egin dizudan beste galdera?

Folklorea (-ismoa, -keria) ez al da postureoa (euskararen 'aldeko' itxurak, plantak...) egiteko tresna gisa erabiltzen ari? 🤔🤔🤔

@alkarterri @doublemauler folklorea?
Ez dut uste beste ekintza/proiektu baina gehiago erabiltzen denik postureorako.
Euskaraz egindako edozein musika moderno ere erabiltzen dute batzuek postureorako, hezkuntza (publikoa eta kontzertatua), euskararen aldeko ekimenak, ETB1, euskal hedabideak, mitin politikoak, manifa abertzaleak, Mitoaroara joan izana... zoritxarrez, jende asko dago euskararen alde, baina ez duena euskara erabiltzen. Hor arazo handi bat dugu.
Bakarra? Ez noski.

@alkarterri @doublemauler zenbatek kontatu diote gazteleraz, euskaraz badakien lagunari, zeinen zirarragarria izan ziren Jagobaren bertsoak? Haurrak ikastolara bidaltzen dituzten zenbat guraso euskaldunek egiten dute gazteleraz etxean? D ereduko zenbat irakaslek egiten dute gazteleraz haien artean? Zenbatek egingo du gazteleraz larunbateko manifan? Zenbat Ahobizik egiten du gazteleraz?
Zergatik kezkatzen gaitu muxikoak dantzatu eta gazteleraz hitz egiten dutenek baina gehiago?

@GariGaraialde @doublemauler
Hipokrisia, inkoherentzia, itxurakeria... ehuneko ehunean ezein euskaldunek ekidin ezin ditzakeen kontzeptuak, segur aski. 🤷

@alkarterri Elkarrizketa osoa ikusi dut eta zure definiziora gehiago hurbiltzen naiz orain @GariGaraialde .

21. minutuan, euskarari aldare bat eraikiaz ez dugula salbatuko dio. (Sekulako parafrasia nire aldetik). Honek ulertarazten dit, bere "folklore usain gehiegi" horrekin, euskara ez dugula "gauza mundutar" bezala baliatzen, esan nahi duela. Baina tira, etimologiak ni baino bizkorragoei utziko dizkiet.

Postureoaren kritikaz ari dela eta zure arrazoitzearekin ados Gari.

@GariGaraialde Zenbat C1eko ikaslek euskaltegian klasean gaztelaniaz egiten dute? @alkarterri @doublemauler

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea