Azken denbora honetan, gertatzen ari den hainbeste euskal musika talderen itzulera, inor azaltzeko gai al da?
@nizuzuzunini @Izenbe ez da gauza bera jarraitzeko itzultzea edo kontzertu baterako. Hatortxu ez da aitzakia txarra aspaldiko lagunekin elkartu eta kontzertu bat emateko.
Horrez gain, jarraitzeko itzuli direnak ere, ez du zertan diruarengatik izan behar. Ezagutzen ditut, 25 urte eta gero, berriro elkarrekin aritzeagatik elkartu direnak edo elkartzeaz pentsatzen ibilitakoak.
50 urterekin gaztaroa morriñaz begiratzen da.
@Izenbe @nizuzuzunini Esango nuke (oooso urruti geratzen zaizkit gazteak) berdin jarraitzen dutela, baina heldu batzuk musika ez dela uste dugun musika mota bat eginez (elektronikoa, trapa...).
Nire gurasoek punka musika ez zela esaten zuen garaia ekartzen dit gogora.
@GariGaraialde @nizuzuzunini
Ez nuen horrela pentsatu, gaztaroko lagunantea berreskuratu eta “antzinako” afizioak berreskuratzea, alegia.
Orain zalantza hau sortu zait: lehen musikazaleek musika taldeak osatuz (entsaiatuz eta kontzertuak emanez) disfrutatu eta disfrutatu arazten ziguten. Gaur egungo euskal gazteak musikaz nola gosatzen dute?taldeetan batzen dira? Kontzertuak ematen dituzte?
Zeharo galduta nago gazteen “musika errituez”.