Azken denbora honetan, gertatzen ari den hainbeste euskal musika talderen itzulera, inor azaltzeko gai al da?
@Izenbe "... Dirurik ez, dirurik..." (irakurri Delirium-en abestian doinuakin) "batzuei ongi atera bazaie zergatik guri ez?"
patrikan diru pixkat ta ego-a goxatzea gustagarriak dia
@nizuzuzunini @Izenbe ez da gauza bera jarraitzeko itzultzea edo kontzertu baterako. Hatortxu ez da aitzakia txarra aspaldiko lagunekin elkartu eta kontzertu bat emateko.
Horrez gain, jarraitzeko itzuli direnak ere, ez du zertan diruarengatik izan behar. Ezagutzen ditut, 25 urte eta gero, berriro elkarrekin aritzeagatik elkartu direnak edo elkartzeaz pentsatzen ibilitakoak.
50 urterekin gaztaroa morriñaz begiratzen da.
@Izenbe @nizuzuzunini Esango nuke (oooso urruti geratzen zaizkit gazteak) berdin jarraitzen dutela, baina heldu batzuk musika ez dela uste dugun musika mota bat eginez (elektronikoa, trapa...).
Nire gurasoek punka musika ez zela esaten zuen garaia ekartzen dit gogora.