Urte berriko asmoen artean, lan handiena (buruhauste handiena erran behar nuen, baina ez dut txiste merkerik egin nahi) ematen ari zaidana hauxe da: Hasi behar nuke boneta janzten?
#ZalantzaExistentzialak

@Farrcostar Nik gai honetan ideia oso sendo bat daukat: boneta bai, baldin eta Bidasoaz bestaldekoek erabiltzen duten buru-boneta proportzioa mantentzen bada; alde honetan geroz eta desorekatuagoa da balantza bonetaren tamainaren alde, halako moldez non perretxiko-jendez betetzen ari baitzaizkigu kaleak

Jarraitu

@gorka_bm @Farrcostar nik bi ditut, bata Elosegirena eta bestea Laulherek eginda, biak nire neurrikoak, baina Oloronen egindakoak hegal txikixeagoa du. (Tolosakoak ere ez du handiegia)

@GariGaraialde @gorka_bm @Farrcostar ba señora honek Santiren zalantza berdina dauka (kasu, loa ere ez dit kentzen aferak) iaz boneta bat (Elosegi) erosi ezkeroztik. Badut uste behin baizik ez dudala jantzi ez bada baserritarrez disfrazatzeko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea