Urtarrilaren 4ko #lehena Maduro eta Venezuela, AEBen eskuetan | Wael Dahduh Al-Jazeerako kazetariari elkarrizketa

#BERRIAlagunok eskura duzue biharko egunkaria, PDFan 👇🏼
b.eus/df069f00DL

Jarraitu

@berria argazkia "truth social" sinatu duzue, egilea bera balitz bezala, baina Truth Social ez da egilea, argazkia hedatzeko erabilitako plataforma baizik. Egilea militar yanky bat izan da, Maduro atxilotzeko operazioan parte hartu duen militar bat.
Militarraren izenik ez badakizue, gutxienez "AEBko Delta Force" edo "AEBko indar militarrak" jartzeak egiari errespetu gehiago erakutsiko lioke... Baina itxusiago geratzen da, ez?

@GariGaraialde @berria edozein kasutan argazkia domeinu publikoan dago, AEBko gobernuak zein bere agentziek egindakoak legez hala direlako. Egiletza jartzea aukerakoa da, baina AEBko Defentsa Saila izango litzateke.

@theklan @berria lizentziak eta erabilpen baldintzak gauza bat dira, eta kazetaritza beste bat.

Parte inplikatu batek bere irudiei lizentzia librea emateak, jendeak barra-barra 'nire irudia' erabiltzeko, informazio eskubidea bermatzetik bezainbeste du propaganda ariketatik (izan IREKIA, Reala edo EH Bildu)

Berdin dit AEBko Defentsa Departamentua jartzea (sekula ez "Truth Social"), baina kazetaritzan egiletza ez da hautazkoa.

@theklan @berria kazetaritzan egiletza ez da hautazkoa, egiletzak ez duelako 'ni ze ona naizen' adierazten (soilik), nork kontatzen duen argi uztea da helburua, iturri bat dagoela adierazi eta iturri hori balioan jartzea 'nik kontatu dut'

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea