Alarde matxista zela dudak zituen edonorentzat: konpainiako buru batek konpainiako neska bakarrari (kantinerari) eraso matxista egin, eta jende andana gizona babestera atera dira kalera.
https://www.berria.eus/euskal-herria/eraso-matxista-bat-egitea-egozten-dioten-irungo-alarde-baztertzaileko-buruetako-bat-babesteko-elkarretaratze-bat-egin-dute_2153493_102.html
Lankide batek kontatu dit kantinerak nola aukeratzen dituzten... atzean gehiegikeriarik ez dagoela sinistea zaila da
@bertol @Alexiturbe aukeratzeko moduak ez du zer ikusirik jaiaren egunean izan daitezkeen abusuekin.
Aukeraketa egiteko norbaitek aurkeztu (normalean aita edo senargaiak) eta konpainiak bozkatu egiten du (denak dira gizonak, alarde horretan ez dagoelako emakumezkorik).
Bozkatzera iritsi aurretik azpijokoak daudela? Noski, baina horrek ez du neska horrekiko abusurik errazten.
Gehiago esango dut, ez dut uste alarde parekideko neskak, kantinera edo ez, abusuak jasotzetik libre direnik.
Aitak edo senargaiak proposatzen al dituzte?? 🫠🫠 zer dira emakumeak jende honentzat? Behiak merkatu batean?
Oso ezjakina naiz hobetan, flipatzen ari naiz
@Alexiturbe @GariGaraialde zehatz mehatz ez dakit nola eta nork aurkezten dituen, baina uste dut konpainia bakoitzak bere 'estatutuak' dituela eta normalean batzarra egiten duela konpainia.
2023 ko datuak dira, baina hemen konpainia bateko PDF duzue:
Seguraski 2026 -an aldaketak egin dituzte, baina 2023 -an horixe zen egoera.
Gizon heldu (heteroak?) batzuk neska gazteak (ezkongabeak 🫠) aukeratzen? Ezinezkoa da ezer txarrik gertatzea. Erabat pentsaezina.
Zer esango lulete batzuek emakume helduek mutil gazteak aukeratuko balituzte?
@GariGaraialde Ez dakit zer den harrigarriagoa:
1️⃣ Alarde baztertzaileko batzordeak zigorra jarri izana.
2️⃣ Dozenaka herritarrek protesta egitea.
#Irun