Adituko zenuten laster Euskotreneko Topoak berrikuntza izugarria biziko duela, Donostiatik Altzara 7 minuturo izango direla bidaiak.
Baina Gipuzkoako hiriburutik 2. hiri handienera 15 minuturo izaten jarraituko dugu, eta 20:00tatik aurrera, 30 minuturo.

Zergatik?
Aatik.

@GariGaraialde Horrelako gauzetan bai ez gaituztela ulertzen Gaintxurizketatik haragoko horiek

@gorka_bm @GariGaraialde
Ez zaitezte horrenbeste kexatu, Hendaiara orduerdiro dugu eta...
Bidebatez, zertan da Donostia-Baiona eurohiriaren baitan bi hiriak topoz lotu behar zituen proiektu hura?? kri, kri kri...

@atxamart @gorka_bm @GariGaraialde Kontxapeko tunel anfibioari lehentasuna eman ziotelako, Gari. Etekin ekonomikoak aaasssskkkoooozzz handiagoak izan dituzte zati horretan (Goiak, Bidegiko jaunak esana, "kosta ahala kosta egingo da").

Horren aldean, Oarso eta Bidasoaldeko bizilagunei Donostialdearekin lotura lehenbailehen eakaintzea txikikeria zen.

Jarraitu

@zetxeburua @atxamart @gorka_bm ados 100%, baina hala ere Bidasoaldea beti egon da okerrago Oarsoaldearekin alderatuz, eta sekula ez dut zergatia ulertu.
Garai batean, Irunera, Oreretara iristen ziren tipoen erdiak iristen ziren (Oreretara 15 minuturo, baina Irunera 30 minuturo). Azpiegiturak berritu gabe, Irunera 15 minuturo etortzea 'lortu' dute, baina Hendaiara 30 minuturo dira. Zergatik?
Eta zergatik 20:00tatik aurrera, Oiartzunera iristen diren trenen erdiek ez dute Iruneraino jarraitzen?

@GariGaraialde @zetxeburua @atxamart @gorka_bm
Kontuan izan "kotxerak" Arason daudela, hor utziko dituzte agian.
Nik uste zenbait tarte bikoiztuak ez egotea izan daitekeela arrazoia, bueno eta excela kudeatzen dutenena noski. Gutxi erabiltzen da maiztasuna egokia ez delako edo maiztasuna egokia ez delako erabiltzen da gutxi?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea