Harrituta gelditu naiz 1991eko euskarazko zientzia fikziozko liburu honetan egiten den emakumezko pertsonaien tratamenduarekin. Ez dute hitzegiten, gizonen aginduetara daude, izaki eder eta desiragarri (eta inbidiagarritzat) aurkezten dira, afaria eta mahaia prestatzen dute gizonak atarian ardoa edaten gelditzen diren artean...
1991.
Ba azkenean amaitu dut (kostata). Ez zait piperrik gustatu, eta emakumeen tratamendua benetan iraingarria (emakume bat agertzen den BAKOITZEAN haren erakargarritasun fisikoari buruzko komentario bat dakat bere 118 orrialdeetan). Terriblea.
Alde ona, 1991etik 2024ra zelako distantzia dagoen ikustea.
Tira, euskaraz ZiFi txarra edukitzea ere behar dugu!
@txerren
Irakurri nahi dudan liburuen zerrendan dut, baina zure kritika ikusita, uste dut ez diodala aukerarik emango!!
Eskerrik asko😉
@Izenbe niri kosta egin zait amaitzea egia esan
@txerren @Izenbe Ezin dut argitu zergatik, memoriak huts egiten didalako batzuetan, baina ez nau batere harritu zure azterketak. Banuen nik horrelako susmoa Irazabalbeitiaz.
Zientzia fikziozko irakurle amorratua izan nintzen 80ko hamarkadan eta gogoa piztu didazu irakurritakoari heltzeko: gehiena Isaak Asimov izan zen. Ea zer deritzot orain
@birasuegi @arasanse @txerren adibiderik emango zeniguke @birasuegi ?
Gustora irakurriko nuke zientzia fikziozko liburu ederren bat😉
@txerren @birasuegi @arasanse
📝
Listo! Irakurgaien zerrendan jarrita!
Oraingo honetan lanak pilatzen ari zaizkit
@txerren @Izenbe @birasuegi @arasanse Zein liburu da gomendagarriena hasteko?
@inakialegria @Izenbe @birasuegi @arasanse Nik Bas-Lag trilogia gomendatzen dizuet: Perdido kalea, Orbana eta Burdinezko Kontzilioa.yo
Arratoi Erregea ere bikaina iruditu zitzaidan bere arrarotasunean murgiltzeko.
@txerren @inakialegria @Izenbe @arasanse China mievilleren Bas-Lag trilogiarekin nabil ni ere orain, arrarotasunean beste bide batzuetatik sartu banintzen ere (Hiria eta Hiria).
#ZiFi berrietan sartzeko berriz, horren berria ez den Ursula K. Le Guin ezinbestekoa da, Neal Stephenson, Kim Stanley Robinson, Neil Gaiman, Octavia E. Butler, Lola Robles, NK Jemisin edo RF Kuang irakurtzea gomendatzen dizuet.
Ez da kasuala gizon txuri angloaren desplazamendua #ZiFi|an.
@birasuegi @txerren @inakialegria @Izenbe @arasanse Idazle zerrenda eta gomendioa apuntatua, milesker.
@RiverRock @birasuegi @inakialegria @Izenbe @arasanse gomendatzen dizuedan beste saga bat The Expanse da. Osorik jan nuen iaz, eta nire ustez oso gomendagarria.
@txerren @RiverRock @birasuegi @Izenbe @arasanse
Azkenean honekin abiatuko noiz. Donostiako Re-Readeko lagunak bereziki gomendatuta (eta DKn maileguan hartuta)
@inakialegria @txerren @RiverRock @birasuegi @arasanse
Kontatuko diguzu…zure sentsazioen zain😉😉
@birasuegi @txerren @inakialegria @Izenbe @arasanse C Mevil, nire uste apalean, gainbalioztuta dago. Jemisin izugarrizko sorpresa ona izan zen, lur mugitzaileen trilogia. Ursula Leguinek idatzi du utopia anarkista sinesgarri bakarra, txundigarria. Gibson/cyberpunk gaizki zahartu da. Banks-en AA munduaren eleberri bat behintzat irakurri behar da. Butlerrek, oso ona, traumatizatu egin ninduen.
@birasuegi @txerren @inakialegria @Izenbe @arasanse hau nire saiorik landuena da, asmatu dudan beste inork esan beharko https://1drv.ms/b/c/b8aba1709cc647f9/EflHxpxwoasggLgfIAAAAAABG4TdDGBcwvCvOdC2TQngKQ
@josebagabilondo Mieville gainbaloratua deitzearen herexia barkatuko dizut, baina BEHIN BAKARRIK. #lehenabisua XXD
@txerren @birasuegi @inakialegria @Izenbe @arasanse bai badakit jende pentsatzaile sofistikatuen artean ez dudala lekurik ¡ mila esker zure eskuzabaltasunarengatik¡
@Izenbe oraindik ez daukagu ezer euskaraz, baina nire ustez China Mieville klabea da.
@birasuegi @arasanse