Aizue, Meloi Muskerraren sarean jada ez da txiokatzen, orain ez dakit nola deitzen zaion —xiting?—; eta ikusirik “toot” esateko euskarazko ordainek ez dutela predikamendu handiegirik, zer iruditzen hemengoez aritzeko “txio” erabiliko bagenu? Egin dezala nahi duena sare horrekin, baina han normalizatu dugun lexikoa gurea da, guk landu dugunez.