Azaroak 4rako Kontseiluak manifestazioa deitu du euskara jasotzen ari den eraso judizialen aurrean protesta egiteko. Legebiltzarrak babestu du. Eusko Jaurlaritzak ez du ordezkaririk bidaliko. Ulertzen lagunduko didan inor?
@Josebabarandi Hipotesi xaloa: Legebiltzarra ez delako den-dena Alderdiarena, baina Jaurlaritza bai? 2. hipotesi xaloa: Jaurlaritzan PXEE-EE ere badagoelako?
@Josebabarandi Hipotesietara jolastea debalde denez, hona nirea: irudipena daukat alderdi abertzaleak (ez EAJ bakarrik) direnak eta ez direnak egiten ari direla Sanchezen inbestidura leuntzeko. Egoera horretan, Jaurlaritzako norbait “judikaturaren kontrako” manifa batean agertzea brunete mediatikoari bazka ematea litzateke. Gehitu horri, bestela ere, hazteko behar duten boto-emaile mota ez dela preseski manifara joango dena, eta…
@Josebabarandi Esplikatu ezin dena zaila ulertzen...