«Akats administratibo batetik abiatuta gure balioei eta egiteko moduei eraso egiteko estrategia bat izan da» berria.eus/euskal-herria/akats

"Dakigunez, salatzaile horien artean Vox, Abogados Cristianos, Hazte Oir eta Gipuzkoako Foru Aldundia daude, besteak beste. Nahiko nabarmena da ideologia politiko jakin bateko taldeak daudela salaketaren atzean. " Hara!!

@Josebabarandi ba guztiak egon direlako Euskal Udalekuen aurkako estrategia horretan, antza! Batzuetan batzuk ez dira konturatzen euren mugimenduak norekin lerratzen diren!

@1120 baina zaku berean ikusten dituzu? Ziur dakigu han zer gertatu den? GFAren mugimendua zeri egozten diozu? Guk ez daukagun informazioren bat dute?

@Josebabarandi @1120 salaketa egin zuten familiek agian ez, beste akusazioek nabarmen bai. Hemen dagoena da gorputzak ulertzeko ulerkera politiko baten aurkako sorgin-ehiza, eta hori berdin ulertzen dute HazteOirrek eta ezkondu gabeko familiei familia ugari titulua kentzen dien Diputazioak.

@Josebabarandi @theklan ez dituzte sekula beste udaleku batzuk debekatu, publikoki jazarri (erlijiosoez ari naiz), halako askotan kristonak gertatu eta batzuk salatuak izanagatik ere.

Jarraitu

@1120 @theklan

Bi amek salaketak egin dituzte, eta auzitara jo euren esanetan "erantzun etsigarria" jaso ostean.
Nik diotena entzun nahi dut.
Adinez txikikoez ari gara.
Eta esaldi horrek balio dit edozein udalekurentzat. Bai estimatzen ditudanentzat, bai erlijiosoentzat ere.

@Josebabarandi @theklan begirale izan zara inoiz? Beri egon dira kexak, baina sekula ez dute hainbeste mikro izan. Bozgorailu interesatuak dira, eta "entzun nahi" hori ere ez zait iñuzentea eta sentsiblea iruditzen. Sentitzen dut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea