@Josebabarandi beraz onartu behar dugu, zer dakit nik, beltzek eskubiderik ez dutela dioten artikuluak, edo emakumeen lana umeak edukitzea baino ez dela diotenak?
@theklan
Alderaketa hori... gehiegizkoa iruditzen zait.
Eta nago Sarasuari, Juan Luis Zabalari eta beste hainbati ere gehiegizkoa iruditzen zaiela.
Kritika edo eztabaida, finagoa behar litzateke, artikulu bat zentsuratzeko.
Ez onartze horretan, ez da desadostasun kontua, baizik euskarazko prentsan argitaragarri kontsideratzekoa, ezta?
Esate baterako: Noticias de Gipuzkoako artikuku hau, onargarri zaigu?
@Josebabarandi gauza da Tokikomek transfobia, arrazismoa edo xenofobia modu berean lantzeko konpromisoa hartu duela.
@theklan
Noticias de Gipuzkoakoa transfoboa da?
@Josebabarandi bai, nahiko garbi. @theklan
@Josebabarandi @txerren "beltzek eskubideak al dute?" Eztabaida onartzeak zabalago egiten bazaitu, orduan bai.
@Josebabarandi eztabaida ez da arazoa bere horretan, arazoa da zer esaten den.
Beste adibide diferente bat jartzearren "estamos a favor del euskera pero" liokeen artikulu bat euskarafobo kontsidera genezake (nire ustez arrazoi osoz) eta kontsideratu ez datorrela bat hedabidearen kode deontologikoarekin (nire ustez arrazoi osoz). @theklan
@Josebabarandi @txerren leku asko ditu bere iritzi euskarafoboak argitaratzeko. Transfoboek ere, ehunka komunikabide.
@Josebabarandi hikarena oso erraza da konpontzen: galdetu hizketakideari zein forma nahiago duen.
Gauza bera egiten dugu izenekin. @theklan
@Josebabarandi hau da, azkenean nire ustez transfobia da "qué pone en tu DNI".
Nire ustez euskal herritarrok badugu hor errekorrido bat, latz samarra bide batez, trans jendearen aldarrikapenak ulertzeko baliagarria izan daitekeena.
Eta adierazpen askatasunari dagokionez, nire ustez pertsonen izaera ukatzea (esatea "zu hau sentitzen zara baina beste hau zar") ez da askatasuna, eta ez da "eztabaida" plano abstrakto libre batean, botere harreman bat da, gauzatua.
@txerren @theklan
Ados nire aldetik. Maila pertsonalean errespetua. Baina Noticiaseko feministek diotenaren ildotik, lege eta arauak orokorrak izan behar dute eta hor iritzi edo nahi indibidualekin talka gerta liteke.
Zuk hala nahi baduzu dei zaitzaket "mi sargento", edo"mi capitán", baina horrek ez zaitu ezein armadaren sarjentu edo kapitain bihurtuko. Eta praktikan ez dizu kapitain baten pentsio eskubiderik ekarriko. Izena eta izana.
@Josebabarandi nire ustez sarjentu edo kapitain deitzea erridikulizatzeko saio bat izan daiteke eta ez zait oso baliagarria kasurako.
Niri norbaitek esaten badit -adibidez- bera Joseba deitzen dela, bere dokumentuetan José jarri arren sinesten diot, Joseba deitzen da, eta eskubidea izan beharko luke bere izena hala jasoa izan dadin ondorio guztiekin. Zurekin bat nator: hor borroka bat egon daiteke, eta dago.
Baina gauza bera espainiarrak ez garen espainiarrekin, aizu.
@theklan
@Josebabarandi @txerren edo norbaitek badio ez dela espainiar, euskaldun baizik. Edo norbaitek badio gizakia dela, beltza izan arren... Izan ere, norberak bere buruari buruz dioenaren gainetik jarri behar ditugu gure egiturak.
@Josebabarandi @txerren hitz egin trans pertsonekin, argigarria da.
@theklan @txerren
Pertsonalki ezagutzen ditudan apurrak estimatzen ditut eta errespetatzen. Baina esaten duten edozertan ezin arrazoirik eman. Eta are, iritzi aniztasuna dute.
Aukeran, nahiago nuke euskal prentsan erasotuak sentituz gero, erantzuteko aukera ematea euretako pare bati. Akaso ñabardurak somatuko genituzke.
@Josebabarandi baina eske hemen ez da planteatzen pertsona batek cis ez izateagatik automatikoki arrazoia duela Australia existitzen ez dela esaten badu, edo ez dakit, Julian Iantzi zoragarria dela eta saio gehiago behar dituela uste badu. Ez da inola ere hori kuestioa, baizik eta ea pertsona horien izaera ukatzen duten testuak argitaratu behar diren zeren eztabaida @theklan
@Josebabarandi @txerren aldatu trans hitza "emakume" "beltz" edo "homosexual" hitzagatik zure argudioan eta aztertu zein den emaitza.
@Josebabarandi @txerren emakume da potota diozu?
Lasai, ez zara lehenengoa argudio horrekin. Zorionez, arkeologia forentseak sorpresa handiak ematen ditu.
@Josebabarandi @theklan @txerren baina zuek zer nahi duzue, mediku forentse ona ala mediku forentse trans euskalduna?
@Josebabarandi @theklan Ez daukat ez buruan ez eskura testu osoa, baina esango nuke "bi gizaki mota daude, eta hori egitate biologikoa da" argudioa litzatekeela sukalde momentua.