Infernuko suak harrapatu behar banaik, harrapa nazala Jon Sarasuaren ondoan.
Puntutan bezala, Puntuan ere asmatzen dik.

@Josebabarandi beraz onartu behar dugu, zer dakit nik, beltzek eskubiderik ez dutela dioten artikuluak, edo emakumeen lana umeak edukitzea baino ez dela diotenak?

@theklan
Alderaketa hori... gehiegizkoa iruditzen zait.
Eta nago Sarasuari, Juan Luis Zabalari eta beste hainbati ere gehiegizkoa iruditzen zaiela.
Kritika edo eztabaida, finagoa behar litzateke, artikulu bat zentsuratzeko.
Ez onartze horretan, ez da desadostasun kontua, baizik euskarazko prentsan argitaragarri kontsideratzekoa, ezta?

Esate baterako: Noticias de Gipuzkoako artikuku hau, onargarri zaigu?

noticiasdegipuzkoa.eus/tribuna

@Josebabarandi gauza da Tokikomek transfobia, arrazismoa edo xenofobia modu berean lantzeko konpromisoa hartu duela.

Jarraitu

@txerren @theklan
Orduan Noticias de Gipuzkoak zabalik dituen edo onartzen dituen eztabaidak zabalagoak dira Tokikomekoak baino...

@Josebabarandi @txerren "beltzek eskubideak al dute?" Eztabaida onartzeak zabalago egiten bazaitu, orduan bai.

@theklan @txerren
Doministiku bat eta pandemia bat bezain alderagarriak zaizkit gaiok

@Josebabarandi noski, pertsona beltzen eskubideak askoz naturalizatuago ditugulako pertsona transenak baino. @theklan

@txerren @Josebabarandi Goulden "The mismeasure or man" liburua sutsuki gomendatzen dut, arrazismo zientifikoaz eta eztabaida honen mamiaz gehiago jakiteko.

@theklan @txerren
Apuntatuko dut. Baina ez dakit iritsiko naizen, egia esan. Kontu sinpleak diruditenak asko zaildu ditugun inpresioa dut. Eta dominstikuak direnak pandemia gisa tratatzen ditugu, edo alderantziz.
Baina Noticias baino zabalago nahi nuke Tokikom (eta orohar badela esango nuke).
Baina gai honetan... ez naiz gai zuen ikuspuntua barneratzeko.

@Josebabarandi nire ustez normala da, ez gara denera iristen. Baina bai proposatuko nizuke trans jendearekin elkarrizketa lasai bat, ze uste dut planteatzen dutena ez dela ulertezina. @theklan

@Josebabarandi @txerren sinplea da, bai: Tokikomek ez du transfobia argitaratzen. Homofobia argitaratzen ez duen bezala.

@theklan @txerren
Michael Jackson ez da beltza, edo beltza da, esan daiteke? Eztabaidagarria al da?
Arrazismoa da gaia aipatze hutsa?

@theklan @txerren
Galdera ona. Zientifikoki igoal frogaezina den zerbait. Baina haur batek esango dizu askotan, arrazista izan gabe

@Josebabarandi @txerren eta horregatik haurrek ez dituzte iritzi artikulu arrazistak argitaratzen. Goienak ez, behintzat. Agian Diario de Noticias talde eskuindarrean bai, AA ere argitaratzen baitute.

@Josebabarandi eztabaida ez da arazoa bere horretan, arazoa da zer esaten den.

Beste adibide diferente bat jartzearren "estamos a favor del euskera pero" liokeen artikulu bat euskarafobo kontsidera genezake (nire ustez arrazoi osoz) eta kontsideratu ez datorrela bat hedabidearen kode deontologikoarekin (nire ustez arrazoi osoz). @theklan

@txerren @theklan
Berdintsu da. Esaldi horrekin hizkuntza politika kritikatu nahi duen edonoren iritzirik gabe bizi nahi duzu? Nik ez.
Errespetuz eta arrazoituta argudioak entzun nahi ditut.

@Josebabarandi errespetu eta arrazoiketaren definizio diferenteak ditugu akaso (eta Goienak eta Telecincok ere bai) @theklan

@Josebabarandi @txerren leku asko ditu bere iritzi euskarafoboak argitaratzeko. Transfoboek ere, ehunka komunikabide.

@Josebabarandi deitu zentsura, deitu ildo editoriala, deitu giza eskubideei errespetua...

Nik serio hartuko ditut zentsuraren kontrako aldarriok adibidez EiTBn euskal borroka armatuaren aldeko iritziak errespetuz eta arrazoituta entzutera ohitzen garen une beretik @theklan

@Josebabarandi beste modu batera adierazten saiatuko naiz.

Artikulu hau bera euskaraz Berrian argitaratzea eztabaida eta askatasunarekin lotuko zenuke? @theklan

@Josebabarandi @txerren bai. "Emakumeak sukaldera" esatea librea da. Komunikabide batean argitaratzea edo ez, ildo editoriala.

@theklan @txerren
Mugartzaren zein esaldi da "emakumeak sukaldera"rekin alderagarria?

@Josebabarandi @theklan Ez daukat ez buruan ez eskura testu osoa, baina esango nuke "bi gizaki mota daude, eta hori egitate biologikoa da" argudioa litzatekeela sukalde momentua.

@txerren @theklan

Toka eta noka ezberdintzen dituen hizkuntza transfobikoa utikan orduan!

Neska-mutil dioen edozein kantu debekatu!
Seme-alabak aipatzen dituen edozer ezabatu! Andragizonak hitza darabilen edozein liburu sutara!

Eskerrik asko azalpenengatik, benetan.
Baina...asko falta zait.

@Josebabarandi hikarena oso erraza da konpontzen: galdetu hizketakideari zein forma nahiago duen.

Gauza bera egiten dugu izenekin. @theklan

@Josebabarandi hau da, azkenean nire ustez transfobia da "qué pone en tu DNI".

Nire ustez euskal herritarrok badugu hor errekorrido bat, latz samarra bide batez, trans jendearen aldarrikapenak ulertzeko baliagarria izan daitekeena.

Eta adierazpen askatasunari dagokionez, nire ustez pertsonen izaera ukatzea (esatea "zu hau sentitzen zara baina beste hau zar") ez da askatasuna, eta ez da "eztabaida" plano abstrakto libre batean, botere harreman bat da, gauzatua.

@theklan

@txerren @theklan
Ados nire aldetik. Maila pertsonalean errespetua. Baina Noticiaseko feministek diotenaren ildotik, lege eta arauak orokorrak izan behar dute eta hor iritzi edo nahi indibidualekin talka gerta liteke.
Zuk hala nahi baduzu dei zaitzaket "mi sargento", edo"mi capitán", baina horrek ez zaitu ezein armadaren sarjentu edo kapitain bihurtuko. Eta praktikan ez dizu kapitain baten pentsio eskubiderik ekarriko. Izena eta izana.

@Josebabarandi nire ustez sarjentu edo kapitain deitzea erridikulizatzeko saio bat izan daiteke eta ez zait oso baliagarria kasurako.

Niri norbaitek esaten badit -adibidez- bera Joseba deitzen dela, bere dokumentuetan José jarri arren sinesten diot, Joseba deitzen da, eta eskubidea izan beharko luke bere izena hala jasoa izan dadin ondorio guztiekin. Zurekin bat nator: hor borroka bat egon daiteke, eta dago.

Baina gauza bera espainiarrak ez garen espainiarrekin, aizu.
@theklan

@Josebabarandi @txerren edo norbaitek badio ez dela espainiar, euskaldun baizik. Edo norbaitek badio gizakia dela, beltza izan arren... Izan ere, norberak bere buruari buruz dioenaren gainetik jarri behar ditugu gure egiturak.

@theklan @txerren
Pertsonalki ezagutzen ditudan apurrak estimatzen ditut eta errespetatzen. Baina esaten duten edozertan ezin arrazoirik eman. Eta are, iritzi aniztasuna dute.

Aukeran, nahiago nuke euskal prentsan erasotuak sentituz gero, erantzuteko aukera ematea euretako pare bati. Akaso ñabardurak somatuko genituzke.

@Josebabarandi baina eske hemen ez da planteatzen pertsona batek cis ez izateagatik automatikoki arrazoia duela Australia existitzen ez dela esaten badu, edo ez dakit, Julian Iantzi zoragarria dela eta saio gehiago behar dituela uste badu. Ez da inola ere hori kuestioa, baizik eta ea pertsona horien izaera ukatzen duten testuak argitaratu behar diren zeren eztabaida @theklan

@Josebabarandi @txerren aldatu trans hitza "emakume" "beltz" edo "homosexual" hitzagatik zure argudioan eta aztertu zein den emaitza.

@theklan @txerren
Jarri forentse baten larruan. Emakume eta gizon ezberdintzerik izango zenukete?

@Josebabarandi @txerren emakume da potota diozu?

Lasai, ez zara lehenengoa argudio horrekin. Zorionez, arkeologia forentseak sorpresa handiak ematen ditu.

@Josebabarandi @theklan @txerren baina zuek zer nahi duzue, mediku forentse ona ala mediku forentse trans euskalduna?

@Josebabarandi ez pentsa, ziur nago zenbait gauza ez lituzketela inoiz argitaratuko. Ez dut uste Fox Newseko eztabaida edo iritzi onargarrien tartea Argia baino zabalagoa denik adibidez.@theklan

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea