Infernuko suak harrapatu behar banaik, harrapa nazala Jon Sarasuaren ondoan.
Puntutan bezala, Puntuan ere asmatzen dik.

@Josebabarandi beraz onartu behar dugu, zer dakit nik, beltzek eskubiderik ez dutela dioten artikuluak, edo emakumeen lana umeak edukitzea baino ez dela diotenak?

@theklan
Alderaketa hori... gehiegizkoa iruditzen zait.
Eta nago Sarasuari, Juan Luis Zabalari eta beste hainbati ere gehiegizkoa iruditzen zaiela.
Kritika edo eztabaida, finagoa behar litzateke, artikulu bat zentsuratzeko.
Ez onartze horretan, ez da desadostasun kontua, baizik euskarazko prentsan argitaragarri kontsideratzekoa, ezta?

Esate baterako: Noticias de Gipuzkoako artikuku hau, onargarri zaigu?

noticiasdegipuzkoa.eus/tribuna

@Josebabarandi gauza da Tokikomek transfobia, arrazismoa edo xenofobia modu berean lantzeko konpromisoa hartu duela.

@txerren @theklan
Orduan Noticias de Gipuzkoak zabalik dituen edo onartzen dituen eztabaidak zabalagoak dira Tokikomekoak baino...

@Josebabarandi @txerren "beltzek eskubideak al dute?" Eztabaida onartzeak zabalago egiten bazaitu, orduan bai.

@theklan @txerren
Michael Jackson ez da beltza, edo beltza da, esan daiteke? Eztabaidagarria al da?
Arrazismoa da gaia aipatze hutsa?

@Josebabarandi eztabaida ez da arazoa bere horretan, arazoa da zer esaten den.

Beste adibide diferente bat jartzearren "estamos a favor del euskera pero" liokeen artikulu bat euskarafobo kontsidera genezake (nire ustez arrazoi osoz) eta kontsideratu ez datorrela bat hedabidearen kode deontologikoarekin (nire ustez arrazoi osoz). @theklan

@txerren @theklan
Berdintsu da. Esaldi horrekin hizkuntza politika kritikatu nahi duen edonoren iritzirik gabe bizi nahi duzu? Nik ez.
Errespetuz eta arrazoituta argudioak entzun nahi ditut.

@Josebabarandi @txerren leku asko ditu bere iritzi euskarafoboak argitaratzeko. Transfoboek ere, ehunka komunikabide.

@Josebabarandi @txerren bai. "Emakumeak sukaldera" esatea librea da. Komunikabide batean argitaratzea edo ez, ildo editoriala.

@theklan @txerren
Mugartzaren zein esaldi da "emakumeak sukaldera"rekin alderagarria?

Jarraitu

@theklan @txerren
Pertsonalki ezagutzen ditudan apurrak estimatzen ditut eta errespetatzen. Baina esaten duten edozertan ezin arrazoirik eman. Eta are, iritzi aniztasuna dute.

Aukeran, nahiago nuke euskal prentsan erasotuak sentituz gero, erantzuteko aukera ematea euretako pare bati. Akaso ñabardurak somatuko genituzke.

@Josebabarandi baina eske hemen ez da planteatzen pertsona batek cis ez izateagatik automatikoki arrazoia duela Australia existitzen ez dela esaten badu, edo ez dakit, Julian Iantzi zoragarria dela eta saio gehiago behar dituela uste badu. Ez da inola ere hori kuestioa, baizik eta ea pertsona horien izaera ukatzen duten testuak argitaratu behar diren zeren eztabaida @theklan

@Josebabarandi @txerren aldatu trans hitza "emakume" "beltz" edo "homosexual" hitzagatik zure argudioan eta aztertu zein den emaitza.

@theklan @txerren
Jarri forentse baten larruan. Emakume eta gizon ezberdintzerik izango zenukete?

@Josebabarandi @txerren emakume da potota diozu?

Lasai, ez zara lehenengoa argudio horrekin. Zorionez, arkeologia forentseak sorpresa handiak ematen ditu.

@Josebabarandi @theklan @txerren baina zuek zer nahi duzue, mediku forentse ona ala mediku forentse trans euskalduna?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea