Ia goizero kafea hartzen dudan tabernan gaztelera nagusitu arren nabarmenki, aste honetan "egun on" esanez sartu direnak ugaritu dira. Nagusiak (barran, lanean) ezagutzen dudanetik txapa gabe baina #BelarriPrest izan denak nirekin, esango nuke bezero #ahobizi gehiago dauzkala orain. Lorpen txikiak baina esanguratsuak
Taberna berean, bezero batek, tabernariari:
-Eskerrik asko!
-"Eskerrik asko" ¿es hasta luego?- beste bezero batek tabernariari.
-No, significa "muchas gracias"- tabernariaren erantzuna, begiradaz nire onarpena bilatzen duen bitartean.
#Euskaraldia
#ohiturakAldatzen