@txo_elurmaluta Signal esango nuke neuk ere, bai
@txerren @txo_elurmaluta Signalera mugituta ere, arazo berdinean jarraituko duzue: arkitektura itxia da nolabait (ez dago pentsatu zerbitzari alternatiboak jartzeko), ez da federatua (denak egon beharko lirateke zerbitzari berdinean, kasurik onenean), eta fundazioak ez du zertan gobernantza demokratikoa ziurtatu.
Lagunartean ibiltzeko Delta Chat aukeratuko nuke, nahiz eta administratzeko tresna gutxi dituen. Matrix aukera sendoagoa da horretarako.
Oso erraza da bietako edozein martxan jartzea.
@desertorea @txerren Ongi, milesker.
Begiratuko dut dena. Dena den baten batek ia egin du Signaleko kontua askorik begiratu gabe ere π
Egia esateko, nik halakotan ez noa perfektuaren bila, eta aplikazioa pribatua bada, baina segurtasun batzuk eskaini eta atzean dagoen jendea sasisemeak ez direla ziurtatua ba nahiago dut hori ezer baino. Baina bai, begiratuko ditut.
@txo_elurmaluta @txerren zer eskatzen du herriak? Me-zu-la-ri-tza zer-bi-tza-ri eus-kal-du-na (hots, as-ka-ta-su-na π€£)
@desertorea @txo_elurmaluta nik momentuz Signal eta Delta Chat berrabiatu ditut eta mahaigainekoan ere instalatuta. Matrixek piska bat intimidatu egiten nau egia esan jajaja
@txerren @desertorea Deltachat, orduan, email bat bezain des-enkriptatua da, ezta?
@txo_elurmaluta @txerren hemen DeltaChat-en zifratuaren inguruko informazioa (kanpo auditoretza bat pasatu zuen 2023an):
@desertorea @txerren Mila mila esker, bene benetan!
@txo_elurmaluta @txerren gaur bertan Telegram-en zegoen talde txiki bat migratu dugu DeltaChat-era. π
@desertorea @txerren
Zer esan nahi du "Ez du axola denek ez badute Delta Chat erabiltzen" horrekin?
Emailez erantzun daitekela edo?
@txo_elurmaluta @txerren epostaz jakinarazpena helduko zaiola suposatzen dut, baina ez dut probatu.
@Izaskun @desertorea @txerren @txo_elurmaluta @izarobasurko
Bueno, bada, neu ere probatzen hasiko naiz