@aazpilikueta @teketen mezu bat idazten ari zatenean, testua idazteko kutxaren ondoan emoji-en ikurra ikusiko duzu (ez zure teklatukoa, baizik eta Mastodonena). Bertan emoji pertsonalizatuen atala dagoela ikusiko duzu.

Gutxi gorabehera ondoko pantaila-argazkiaren antzeko zerbait ikusiko duzu:

@txopi @aazpilikueta @teketen
Eta nola gehitzen dira emoji pertsonalizatuak?
Nork erabili ditzake emoji pertsonalizatu horiek?

Zu ta biak instantzia ezberdinetan gaude, baina emoji pertsonalizatuak berdinak ditugu (ez dut uste beste instatzietan ardia, amnistia edo DA! ikusiko dituztenik)

@teketen @GariGaraialde @txopi @aazpilikueta instantzia bakoitzak bere emoji pertsonalizatuak ditu eta instantzien artean konpartitu daitezke, baina instantzia bakoitzeko adminek erabakitzen dute zeintzuk jartzen dituzten komunitatearen eskura. Euskaldunon kasuan @admin​ek edo @kudea​k.

Berriak eskatu daitezke. 😉

@desertorea @teketen @GariGaraialde @txopi @admin @kudea Mastodonen sartu nintzelarik oraindik ez zegoen mastodon.eus-ik. Bistan denez, halako gauzetarako, migrazioa egin beharko dut.

@aazpilikueta @desertorea @teketen @txopi @admin @kudea
ba egun batzuetako kontua izango zen.
@argia ek 2018ko azaroaren 19an idatzi zuen mastodon.eus-i buruz eta nik ere 2018ko azaroan zabaldu nuen nire kontua mastodon.jalgi.eus-en.

@GariGaraialde @aazpilikueta @desertorea @teketen @txopi @admin @kudea @argia

2018 urrian jaio zen (ez dut egun zehatza gogoratzen) mastodon.jalgi.eus eta hortik aste gutxira mastodon.eus

@agaraialde @GariGaraialde @aazpilikueta @desertorea @teketen @txopi @kudea @argia

Aurretik proba batzuk egin genituen, baina mastodon.eus​eko lehen bidalketa publikoak 2018ko urriaren 31an izan ziren. Lehen kideak gonbidapen bidez sartu ziren. Aurrerago, azaroaren 16an izen-ematea ireki genuen eta azaroaren 21ean aurkeztu genuen proiektua publikoki Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
mastodon.eus/@admin/1092623075

mastodon.jalgi.eus lehenago sortu zen. Guk ere ez dakigu data zehatza

Jarraitu

@admin
Uala!!... Urrian izan zela pentsatzen nuen...
Gezurra dirudi batak bestearen berririk izan gabe, bi euskal instantzia abiatzen geundela aldi berean... #Kausalitateak
@GariGaraialde @aazpilikueta @desertorea @teketen @txopi @kudea @argia

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea