@Haltzadia hara! Ez nekien horrela izena zuela. Hostoa errotik kendu eta zurtoin zuri garbia geratzen da. Behin koska egin nion eta ahoa erre zidan minutu batez πŸ˜…

Hori da baita ere haziak egiten dituena garatutako zurtoin batean, bolatxo gorriak, ezta?

@mikelgs @Haltzadia Ene mikel! Baina nola halakorik! Landare toxikoa da! Ezagutzen ez duguna probatzea nahiko arriskutsua da landareen kasuan πŸ˜…πŸ˜…

@mikeletxeberriaokariz
Umeetako gure txantxa bat zen, landarea ezagutzen ez zuen 'lagun' bati ostoak oso goxoak zirela eta koska egiteko esatea...
Nola erretzen zuen ditxosozko landareak!... 🀣🀣
@mikelgs @Haltzadia

@agaraialde @mikelgs @Haltzadia eta kasu egiten al zizueten? Nik tarteka haurrekin egiten dut lan eta basoko landare batzuk jangarriak direla esatean ez dit inork sinisten. Batzuk ezta neronek jan eta gero ere.

@mikeletxeberriaokariz
Bai noski!... Duela 40 bat urte zen, guztiak umeak ginen eta normala zen auzo inguruko zelai eta baserrietan jolasten ibiltzea, landareak mastikatzea, etab... Gogoan dut Irusta gorriaren loretxoak eta platanito deitzen genien loreak oso gozoak zirela. Gozoak ziren loreak topatzeko denetarik dastatu beharra zegoen πŸ˜‰
@mikelgs @Haltzadia

@agaraialde @txikillana @aintzanemug @mikelgs @Haltzadia 😍😍 Lonicera generoko landare igokaria! Usaina ere bikaina du!
Hemen euskarazko izen batzuk: Atxaparra, sasiama, ahuntz-hostoa edo aker-aihena

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea