Matrix erakundeak abenduaren 25ean publikatutako blog sarreran hainbat langile kaleratu dituela adierazi du.
@xabi hainbat langile baino zenbait langile esango nuke, baina bai, lan asko egiten dute, Matrix hamaika lekutan erabiltzen da mundu osoan eta beraiei ezer gutxi heltzen zaie.
Litekeena da egiten duten lan guztiagatik (saltsa pila batean daude sartuta!) merezi dutena baino gutxiago jasotzea. Ez nintzateke bat ere harrituko.
Nire urteroko dohaintzak erabakitzean kontuan hartuko ditut!
https://matrix.org/faq/#how-is-matrixorg-funded
@txopi Duela bizpahiru urte, Synapse ostatatzea aztertzen ari nintzela, zenbait mezu irakurri nituen Matrixen sorrera ilunari buruz eta norberak ostatatu arren datuak/metadatuak jasotzen jarraitzen zutela zioten. Mezu horiek topatu ezin baditut ere, ildo honetatik zihoazen. Beti izan du hodei ilun bat bere gainean.
Eta orain, gabon egunean, zenbait langile kaleratu dituela, esaldi batean, parrago luzeen artean. Ez dut uste oso jarrera aproposa denik. Beste enpresa mota baten praktikak dirudite.