Interneta zentralizatzearen ondorioak: Cloudflare ez dabil leku batzuetan beraz webgune batzuk erorita baleude bezala da funtsean.

cloudflarestatus.com/incidents

@jon
Deszentralizazioa banderatzat harturik zerbitzu eta instantzia deszentralizatuak sortu baina ondoren cloudflareren aterki zentralizatuaren azpian kokatzen direnak ere badauzkagu... 🤔

@agaraialde @jon
ta ze alternatibe dau karga handidxe dakoien zerbitzuen aurrien CDN-ren bat bidenien?

@zital @agaraialde @jon CDN ezberdinak erabili eta bat erori dala jakitean bestera pasatzerik badago?

@bertol @zital @agaraialde @jon normalean CDNek zure DNSa aldatu eta eurenetara apuntatzen funtzionatzen dute, beraz batetik bestera aldatzean DNSen freskatzea hartu behar da kontuan... infernutxoa

@erralin @bertol @zital @agaraialde @jon hilabetean iruditan bakarrik Terabyte batzuetako transferentzia emaria duten bezeroak ditugu.

Katxe / CDNa hilean doan izan ala 500 - 1600 euro artean izan erabakiorra da baita.

Alternatiba egokirik inork ezagutzen badu, ni probatzeko prest.

@urtzai @erralin @bertol @zital @agaraialde Ez nago CDNen aurka kontzeptu gisa, esango nuke gakoa azpiegitura norberak hein batean kudeatzea (ahal izatea, bederen) dela. Kritika gehiago doa monopolioek sortutako zentralizaziora.

Ulertzen dut, baita ere, zaila eta garestia dela edukia bermatzeko zerbitzariak erabiltzaileen eremu geografikoetan banatuta egon behar direlako.

Ez dakit alternatiba dei dakiokeen, baina tira: Time Warner-en nginx bidez sortu omen dute, adib.: blog.nginx.org/blog/learn-to-s

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea