@argia eragile horiek plazaratu duten oharra non aurkitu nezake? Lotura, dokumentua edo dena delakoa pasatzerik bai? Ni ere 5Garen aurka nago, uste dut kontra egoteko arrazoiak ez direla falta (naturaren suntsiketa, eredu ekonomiko zehatza sustatzea eta pribatutasuna, adibidez), baina osasuna ez da nire zergatien zerrenda horretako bat eta beraien argumentuak gustura irakurriko nituzke.

@dabidnet Aupa Dabid: elkarretaratzea deitu dutenek abiatutako sinadura-bilketa honetan aurkitu ditzakezu deitzaileen argudioak change.org/p/ayuntamiento-de-d Gustura jasoko genuke gai honi buruzko zure ekarpena Argian

@argia eskerrik asko!

5G-aren hedapena ertz asko ditu (aurreko mezukoak adibidez).

Osasunari buruzko argudioetan, sentsibilitate desberdinak batzen dira eta sentsibilitate horietako batzuk, behintzat, entzun behar ditugula uste dut. Beste batzuk...

Nolanahi ere, 5Gren aurka egoteko, osasunarena gutxien kezkatzen nauen ertza da.

E-posta bat bidali eta nola bideratu adosten badugu, prest nago ekarpen txiki hori egiteko (osasunean zentratu nahi izatekotan agian ez naiz pertsona egokiena).

@dabidnet @argia
Nik 5G-aren aurka egoteko erabiltzen diren osasunaren inguruko argudido guztiak entzun eta erantzuten nituen, baita zentzugabekoenak ere kasu honetan bezala, baina gero eta argiago daukat ez dituztela argudioak entzun nahi. Uhin guztiak kaltegarriak direla erabaki dute eta kitto...

Jarraitu

@dabidnet @argia
Hori bai, beraiekin ados nago honek (eta beste gauza askok) eztabaida publiko bat behar duela esaten dutenean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea