@parreitu@mastodon.eus @jon @porru @desertorea @bixardune
Hauetatik nor esan duzu dela zure laguna??
@atxamart @parreitu @jon @porru @desertorea Bikoteak aurrekoan Mutrikukoaz esan zidan desberdin jokatuko lukeela neska ertzain sartu balitz konpartsan sartu aurretik eta ostean sartu balitz. Eman bueltatxu bat.
Nuen ertzain lagun bakarrak berak esan zidan ertzain sartua zela, nik ezer susmatu edo galdetu barik. Jodidu ninduen arren, aizue, pertsona bera zela pentsatu nuen: 'Zuk biolentziaren monopolioa? Nik bazileena!' Baina barre egiteari utzi zion. Eta kritikak onartzeari.
@atxamart @parreitu @jon @porru @desertorea Indarkeria berezkoa dugu. Dirudienez, gero eta gutxiago, baina berezkoa. Eta kudeatu beharra dago. Kontua da soldatapeko justiziero mekanizatu monopentsatzaileek edo guk geuk kudeatzen dugun...
Zuzen eta gordin izanagatik eta izateagatik iruditu zait oso ona zure erantzuna. Halaber, @jon erabiltzailea ipurterre samarra iruditzen zaidan arren eta gehienetan harekin ados ez nagoen arren, kamustasunik gabeko estiloa eskertzen diot. @desertorea erabiltzaileak kaña bota eta amua pisuegi zela ikusi duenean, atzera egitea niri ere apur bat nerabe iruditu zait (baina oporrak aizue! %100ean dulert). Ez gara gai gordintasuna eta erasoa bereizteko? @atxamart @parreitu @porru