Jarraitu

Googleren hatzaparretatik urrundu nahian Androideko Youtube bezeroa erabiltzen hasi nintzen duela urtebete inguru. Izugarri gustatzen zait, baina arazo bat dauka: noizean behin aplikazioak funtzionatzeari uzten dio Youtubek zerbait aldatu duelako.

Normalean garatzaileek berehala konpontzen dute, baina era iristeko egun batzuk behar izaten ditu. Bada, gaur ikasi dut eguneraketa jasotzea asko azkartu daitekeela Newpipen errepositorioa konfiguratuta:

newpipe.schabi.org/blog/announ

@galaipa
Harrituko zintuzke Googlek YouTube erabiltzen duela firefoxeko garatzaileak behartzeko haien rendering proposaketak onartzeko

Noizbehinka YouTube apurtzen zen webVRn "nahi gabe".

Gaur egun webVR ez da gehiago garatzen

@txusinho Buff... ba ez nekien ez. Oso kezkagarria diozuna. Are gehiago web garapenean egiten dudalako lan. Egunetik egunera gero eta gehiago gorroto dut Google...

Zorionez, zerbitzu gehienak ordeztea lortu dut erabilera pertsonalean (lanean eta unibertsitatean ez daukat aukerarik), baina Youtube zail ikusten dut. Batez ere jarraitzen ditudan sortzaileak bertan daudelako. Ea Peertubek pixkanaka indarra hartzen duen...

@txusinho Nire pisukideak VR teknologiarekin lotutako gradu amaierako lana egin behar du. Justu atzo komentatu nion Firefoxen webvr hori begiratzeko. Ez nekien garapena geratu zutenik :(

@galaipa Googlek eta Microsoftek gobernatzen dute web teknologia munduan. W3C erditik kendu eta beste erakunde bat egin zuten "web teknologia azkarrago sustatzeko". My eggs 33.

Egia esateko, ez litzaidake hemendik gutxira beste protokolo eta kultura berria bat jaiotzea (ezagutzen duzue gemini protokoloa?)

VRari buruz, egia esateko, ez dakit zer pentsatu. Izan litzatekeenatik, oso urrun, nire ustez. Estandarrik gabe, zail. Facebook erdian, are txarrago

@txusinho
Esaten dutena egia balitz ere. Azkarrago? Zertararako? Ez dakit ez ote goazen azkarregi dagoeneko. Mundu fisikoan gertatzen den bezala, erabili eta botatzeko softwarea sortzen ari garen (diren) sentsazioa daukat.

Estandarrak ezinbestekoak dira nire ustez, eta ez dakit oso ondo nola, baina legez babestuko balira hobeto. Ze enpresa horien borondate onaz fidatu behar bagara jai daukagu!

Ez nuen Gemini ezagutzen, oso irakurketa interesgarria. Denbora dudanean jolastiko dut. Eskerrik asko

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea