@desertorea Ba, ni engainatuta sentitzen naiz. Izan ere, aste hasieran Euskaltelen eskaintza jaso nuen router wifia aldatzeko. Baldintzarik gabe, permanentziarik gabe, konexioak azkarrago egitea zen amua.

Etxean jaso eta azkartasun hori 5G kanalen bitartez lortzen da, etxean horretarako prestatutako gailurik ez baditugu ere.

Gainera, tramankuluarekin hainbat gauza galdu ditut: MAC helbideen bitarteko kontrola edo denbora mugak jartzeko aukera, besteak beste.

Eta atzera egiteko aukerarik ez.

@gontxatorre
Kontuz! Ez dakit marketing kontua den edo zer, baina 5Ghz-ko bandan funtzionatzen duen Wifiari 5G deitzen diote zenbait operadorek. Baina honek ez dauka zerikusirik telefonia mugikorreko 5G (5. generation) teknologiarekin (artikuluan aipatzen dena). 5Ghzko wifiak urte dexente daramatza merkatuan.
@desertorea

@gontxatorre @desertorea
Baina bai, ados nago askotan ez daukala zentzurik aldatzeak. Ez dakit zuek, baina guk etxean laubat router ditugu etxean armairu batean gordeta. Konexioarekin arazoren bat zegoenean edo operadorez aldatzean beti router berria jartzen ziguten. Zabor teknologikoa sortu ta sortu...

Ez dut ulertzen zergatik gehienek ez duten router neutro bat erabiltzen uzten...

@galaipa @desertorea Halaxe egin dut nik ere. Kendutakoa gorde, zertarako ez dakidan arren.

Beste ekipo informatiko batzuk bezala, jasotzen dira teknologia berriak hain zabalduta ez dauden herrialdeetara eramateko?

@gontxatorre
@desertorea
Ba ez dakit, gorde gordetzen ditut, baina zuk esan bezala zergatik edo zertarako jakin gabe😅.

Hori bai, oker ez banago, operadoreari ez ezik, kontratuari lotuta ere egoten dira. Hau da, enpresa berean interneta kontratatuta duenari ere ez liokete balioko. Dena den, pentsatzen dut egongo dela horiek "askatzeko" modua.

Ea norbaitek badakien zerbait!

@galaipa @gontxatorre hornitzaileen routerren kasuan ez dut uste jasotzen dituztenik, baina Reciclanet-ek hardware berrerabilpena sustatzen darama pilo bat urte reciclanet.org/

@desertorea @galaipa Ez nuen ezagutzen, baina saltzen dituzten ekipoen artean badaude routerrak (beno, router bat daukate)

@gontxatorre
@desertorea
Pena! Ba puntu garbira eramango ditut. Behintzat horrela osagaiak birtziklatuko dituztela pentsatzen dut

@galaipa @gontxatorre Reciclanet-en modu aktiboagoan parte hartzen nuenean, Bilbo inguruko Garbiguneetan egun osoko tailerrak burutzen genituen. Helburua bertaratzen zireneri ordenagailu bat nola bereizten zen erakustea zen. Zergatik? Garai hartan Gabiguneek ez zituztelako osagaiak bereizten (gauza batzuk ezin dira erabat bereizi) 🤐

Destroy jardunaldiak deitzen genituen, gauza batzuk a ostias bereizten genituelako 🤣

@desertorea @galaipa Interesgarria gauzak "a ostias" bereizteko proposamen hori...🤔 😂

@desertorea @galaipa @gontxatorre Routerri buruz badira urte batzuk zeozer idatzi nuela, zuen iritzi antzekoak plazaratuz.
https://izaroblog.com/2012/03/07/routers-y-consumismo/
Orain, esan behar dut #somconnexio-k aldatzean erabili ezin ditudan routerrak jaso dizkidila esan behar dut!

@gontxatorre
@izaro @desertorea
Oso ona artikulua! Tristea 2012koa izan eta oraindik berdin jarraitzea...

SomConnexiorena poztekoa, horrela behar luke denekin!

Bide batez, @izarkom , zuek ze politika duzue honekin?

@galaipa @gontxatorre @izaro @izarkom egunen baten nik ere TEEH (Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak) horren inguruan idatzi beharko dut zerbait 😄

@desertorea @gontxatorre @galaipa @izarkom #TEEH edo #ewaste-ei buruzko artikulutxo bat dago labean. Zientzia kaieran argitaratuko da, astezkenean-eguaztenean... Pasako dizuet esteka! TEEH siglak lehenago ezagutu izan banitu.... Zapatu on! :aphotoblob:

@izaro ez da berritzailea izango, baina dena ez da berritzailea izan behar. Gauza batzuk ehun aldiz errepikatu behar dira 😜 @gontxatorre @galaipa @izarkom

@galaipa
Orain arte deus gutxi egin dugu. Hardwarearen berrerabilpenaren inguruan zerbait egin beharra genuela pentsatu bai, baina erabilitako mugikorrak jaso eta konpontzea izan da orain arte egin duguna gehienbat, @IrungoHS rekin elkarlanean Irundik pasatzen diren migrariei emateko.
Berrerabilpenaren gaiari berriro heldu beharko diogu...
@gontxatorre @izaro @desertorea

@galaipa @desertorea Horixe egingo dut nik ere. Begiratu dut eta errepikagailu moduan erabiltzearen aukera horri ez baitiot zentzurik ikusten.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea