@aldakur
Pena handiz irakurri dut albistea. Software eta hardware librearen alde asko egin zuen enpresa da (zen?) BQ.
3D inprimagailu libreak, Cyanogen telefonoak, merkaturatutako lehenenego Ubuntu telefonoa...
Azken hori oso potentea iruditu zitzaidan. Aitak BQ E4.5 Ubuntu edition telefonoa izan zuen, eta oso gustora ibili zen. Ez da erabiltzaile "teknikoa", eta beraz, BQk hain erraz jarri izan ez balio, ez zen animatuko. Orain beste Ubuntu bat erosi du.
Lan bikaina egin zuten!
@galaipa @aldakur Guk BQ e-book bat dugu, euskaraz ere dagoena. Hori zeukan bakarra zelako aukeratu genuen, eta gustura gaude berarekin. Ez dakit orain beste markek euskara duten... Hala ez bada, galera handia da.