Ez dut askotan serierik edo deskargatzen, baina lehen The Pirate Bay erosoagoa zen, ezta? thepiratebay.se.net/ torrent edo magnet edo holako batean klik egin eta Nord VPN deskargatzera (eta harpidetzera) behartzen nau?

Nire pribatutasuna inportantea dela jartzen du, baina Tor nabigatzailea erabiliz ere ez dit utzi... Aholkurik?

@mikelgs ez erabili thepiratebay horrela. Esango nuke kakaz beteta dagoela. Nik makina birtual baten barruan egiten ditut gauza horiek

@inigoortega
@mikelgs
URL hori ez dut uste benetako The Pirate Bay denik. Oker ez banago thepiratebay.org da ofiziala. Nik hori erabiltzen dut eta primeran dabilm. Zuk jarritakoa iragarkidun kopia bat izango da.

DNSa https bidez erabiltzen baduzu zuzenean sartu ahalko zara (Firefoxen defektuz horrela dela uste dut), bestela blokeatuta dago.

Jarraitu

@inigoortega @mikelgs
Bueno, Tor-ekin ari bazara DNS blokeoak ez dizu eragingo noski. Firefox lagunei gomendatzeko beste arrazoi bat hori izaten da (defektuz thepiratebay, scihub eta horiek funtzionatzen dutela), eta automatikoki atera zait jejeje 😅😅

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea