Ez dut askotan serierik edo deskargatzen, baina lehen The Pirate Bay erosoagoa zen, ezta? thepiratebay.se.net/ torrent edo magnet edo holako batean klik egin eta Nord VPN deskargatzera (eta harpidetzera) behartzen nau?

Nire pribatutasuna inportantea dela jartzen du, baina Tor nabigatzailea erabiliz ere ez dit utzi... Aholkurik?

@mikelgs! Anaiak, hontan jakituna da, esan dit Movistarreko konexioan kontua dala, kapatuta daola!!

Movistarreko konexiotik atea beharko ziñake.

@porru
@mikelgs
Agian Movistarren kasuan desberdina da, baina orokorrean DNS mailan blokeatzen dela esango nuke. Hau da, domeinu izena IP helbide bihurtzen duen zerbitzuan. Firefoxen defektuz DNS eskaerak zifratuta egiten dira, eta beraz, ISPak ezin ditu blokeatu (ezin duelako desberdindu zein den thepiratebay eta zein ez).

Ez dakidana da ISParen DNS zerbitzua erabili beharrean beste bat erabiltzea nahikoa den blokeoa ekiditeko. Dena dela, esandakoa, Firefoxen arazorik ez 😆!

@galaipa
Firefox erabiltzen ari nintzen. Makina birtualarena interesgarria, lasaiago ibiltzeko. DNS eta ISP kontuak... erdia ere ez dizut ulertu baina guztia eskertzen dizuet!! Mugikorrarekin emango diot wifi bihar ordenagailuari, movistar gabe ere probatzeko...
@porru

@mikelgs @porru
Ups, barkatu! Ea ba, saiatuko naiz berriro.

Kontua da nabigatzen duguneandomeinu izenak erabiltzen ditugula (mastodon.eus adibidez). Baina, Internetek IP helbide bidez funtzionatzen du (adibidez 82.98.129.64) . Horregatik batetik bestera "itzuli" behar dira helbideak. Hori DNS zerbitzuak egiten du.

Thepiratebay DNSan dago blokeatuta. Hau da, domeinu izena IP bihurtzeko eskaera dago blokeatuta. Firefoxen eskaera zifratua denez, ezin dute identifikatu, eta beraz blokeatu.

Jarraitu

@mikelgs @porru
Dena dela, nik uste zure arazoa URL okerra erabiltzen ari zinela dela. thepiratebay.org da benetakoa, probatu duzu?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea