Portatileko pantailan pixel bateko lodiera duen marra arros bat agertu zait 😩 Pantaila izorratuko zen? kablea? Monitorea konektatuta ez daukat arazorik, pentsatu nahi dut gpua ondo dagoela.
Behintzat pantailaren goiko aldean agertu zait, eta beraz, ez dit enbarazu gehiegirik egiten. Espero dut gehiago ez handitzea...
@inigoortega
Kontua okerrera doa. Handitzeaz gainera batzuetan pantaila izoztuta geratzen zait 😩
Pantaila berria eskatu dut oraintxe. Ea horrekin nahikoa den...
@galaipa goian bego
@galaipa ez duzu probatu beste sistema bat? porseakaso probatu ea tty bidez berdina gertatzen den. Zer maiztasunarekin gelditzen da pantaila? igual ez du merezi egiaztatzen egotea maiztasun gutxirekin gertatzen bada
@inigoortega
Kuriosoa da bistaratu beharrekoa txuria bada ez dela marra ikusten. Beltza edo kolore ilun batekoa bada, guztiz arrosa