@txikillana, kontsulta bat dakat.
Ortodontzia bi urtez euki ta geo, behe-aurreko hortzak metal-hari batekin lotu zizkiaten (praktika zabaldua da) "muitu ez daitezen"
Ferula ere erabiltzen nabil orduztik, duela urte terditik
Kontua da maiz miña eukitzetela matraileko giharretan, bateze ezkerreko belarrian azpikaldian
Juxtu alde hoi da gehien erabiltzetena mutxikatzeko, ortodontzia ta geo eskubiko aldeak ez dialako guztiz ixten
Guzti honek lotura euki dezake? Bururatze zaizu soluziorik, irtenbiderik...? Ariketak? Metal-haria kentzea (osteopatak ez jartzeko gomendatu zian)?
@porru Bai, loturia euki leike, bai. Ez dot zure kasua sakonian ezagutzen, baiña egunotan aittatu dozuzen faktoriengaittik, esango neuke arazuari ganorazko urtenbide bat emoteko, 3 frentetatik batera tratau biharra dagola: odontologikua (hortz-haginak), fisioterapeutikua (mandibula) eta psikologikua (estres/antsiedadia). Eta garrantzitsua izango litzake hori guztia modu koordinauan izatia (hau da: osagile bakoitzak, besteak zertan dabizen uneoro jakitzia).
Milesker! Etzait iruitzen estres edo antsietate haundirik detenik baño giharrak tentso maiz. Posible da atzeralelikadura eukitzea, hau da, tentsioak estresa sortu ta estresak tentsioa?
Pentsatuetena hurrengoa da:
1. Ahoko bi aldeekin batea mutxikatzea ezkerrekoakin bakarrik ordez
2. Metal-haria kentzea
3. Fisiora jutea giharrak destentsatzeko
4. Osteopatangana jutea pentsatu
5. Psikologoakin estres ta antsietateana beidatu
@porru Ondo. Baiña nik 2. pausua odontologo/ortodontzistarekin adostuta egingo neuke, edo jakinarazitta gitxienez. Eta 3. eta 4. osagille bera izatia gomendatzen detsut (osteopatian espezializatutako fisio asko dagoz, nik ezagutzen dittudaz batzuk Donostialdian).
@porru
Ni ere antzeko nabil. Urte dexente da ortodontzia kendu zidatela, baina azkenaldian sekula baino okerrago nabil. Laster daukat txanda dentistarenean. Ea zer esaten didaten...
@txikillana
@porru
Ez dakit, nire kasuan behintzat ez daukat zalantzarik beharrezkoa zela. Arazoa hortzek bere lekura itzuli nahi dutela 😂
Behin bi astez egon nintzen hortzetako haria autsita eta gaueko funda gabe (istoria luzea da), eta hortzak asko mugitu zitzaikidan. Molde berriak egin behar izan zizkidaten 😥
@txikillana
@galaipa @txikillana
Joe, animo!
Iruitze zait ortodontziak oso arin jartze dituztela, bakoitzan gorputza beidatu gabe...