Aurreko batean Hizkuntza Eskubideen Behatokiko #akuilaria aplikazioa erabilita kexa jarri nuen tren geltokiko kartel batzuk erdara hutsean zeudelako. Bada zuzendu dituzte, eta gainera euskarazkoa lehenetsiz.
Denbora luze neraman ingurukoekin marmarka, baina kexa formalik jarri gabe. Hemendik aurrera aplikazioa gehiagotan erabiltzen hasiko naiz. Eta zuek berdin egin beharko zenukete! 😁
@galaipa
Nun lortu daiteke aplikazio hoi?
@porru Ba nik Google Playtik deskargatu nuen, baina desagertu dela dirudi 😳 Pentsatzen dut arazo puntual bat izango dela...
Webi bidez ere erabili daiteke: http://euskararentelefonoa.com/
Dena den nik aplikazioa nahiago dut. Besteek jarritako kexa (eta zorionatzeak!) ere ikusteko aukera ematen du eta.
@porru Aplikazioaren webguneko esteka ere ez dabil 🤔
@porru Galdetu dut, eta esan didate konponduko dutela
@galaipa Bikain!
Ulertzeko onena, aplikazioa deskargatu eta beste batzuek jarritako kexa eta zoriontzeak irakurtzea da nire ustez 😉
Baina funtsean, zure hizkuntza eskubideak urratuak izan direnean kexa jartzeko aplikazioa da. Behatokikoak arduratzen dira kexa dagokionari helarazi eta jarraipena egiteaz.