Teracube 2e proiektua ezagutu dut gaur: https://myteracube.com/pages/teracube-2e
Printzipioz 200 dolarreko prezioa duen telefono bat da —bidalketa doan— 4 urteko garantia eskaintzen duena. Bateria aldatu dakioke, hiru urtez jasoko lituzke software eguneraketak eta plastikoaren %25 birziklatua da.
Baina Googleren zerbitzuak darabiltza, ez da oso sexya, eta ez dakit nik noraino den jasangarria edo publizitate trikimailua mugikor arrunt bat saltzeko.
Pine edota Librem erakargarriagoak zaizkit, baina prezioa…
@galaipa "hain ona" al da egiatan? Berezitasun bakarra bateria aldatzeko aukera da, bestela, nahiko Android arrunta dirudi, Xiaomi, Nokia eta beste asko bezala.