Euskaltelera deitu dut baja emateko. Ia ordubete egon naiz telefonoan eta ez dakit lortu dudan...

Horrela izan da abentura:
- 15 minutu zain
- Euskaraz era atsegin hasi da, baina programak errorea emaren ziola eta beste batekin pasako zidala.
- Bigarrenak gazteleraz. Euskaraz hartatzeko eskatu eta beste ordu laurden zain.
- Permanentzia neukala, nik ezetz. Eskerrak kontratua ondo gordeta dudan.
...

Jarraitu

- Nortasun agiria web aplikazio batera igotzeko. Erdaraz bakarrik dagoela eta barkatzeko. Derrigorrez Chrome erabiltzeko, besteekin ez dabilela.
- Firefoxekin sartu eta badabil! NA igo eta iraungita daukadala kexu...
- Aplikazioa beharrean idatzi bat bidali dezakedala emailez NA berritu arte itxaron behar ez izateko. Dena hasieratik berriro!

A ze amesgaiztoa...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea