Valvek gaur aurkeztu duen Switcharen estiloko kontsolarekin maitemindu naiz.

Gainerako kontsoletan ez bezala, hardwarea ez dago softwareari lotuta. Defektuz Linuxen oinarritutako SteamOs darabil, eta jokatzeko ez ezik ordenagailu batekin egin dezakezun beste edozer egiteko balio du. Steamekoak ez diren jokoak instalatu baita ere noski!

Gainera, Proton(Wine) bidez WSko jokoak ere badabiltza.

youtube.com/watch?v=oLtiRGTZvG

@inigoortega @galaipa Seme alabak hazten doaz eta kontsola bat hari dira eskatzen, eta gai horretaz ezer ez dakit. Jokatu nuen azken jokoa Comandos izan zen PC batetan. Ez dut inoiz kontsolarik izan (anaiaren Gameboya gertuena).
Aipatzen duzuen kontsolaren bideoa ikusi ostean aukera erakargarria iruditzen zait, baina ez naiz ikusteko gai zeintzuk diren gainontzeko kontsolekin konparatuta izan ditzazken abantail-desabantailak, adib Switch batekin. Lagundu ahalko zenidakete?

@jogerka @galaipa ni normalean gauza hauen kontra nago. Baina zerbait esatearren, kontuz honelako kasuekin. Azkenean kontsola hori ona izaten bukatzen ez badu, zeure errua izango dela eta zure seme alabak ez dira pozik geldituko. Ez dakit zure kasu horretan ideia hain ona denik kontsola hau erostea.

Beno, oso gogorra izan naiz. Baina ideia garbi utzi dut.

@inigoortega
Ulertzen dot zer esan nahi didazun. Apur bat arakatzen ibili ostean irakurri dot joko-plataforma konkretu batek merkaturatutako kontsola bat dela, plataforma horretako jokalariei zuzendua batik bat.
Mila esker

@galaipa

@jogerka @galaipa bueno, modu gogor batean, baina esan nahi nuena zen oraintxe bertan atera den kontsola berria dela. ez arriskatzeko eta erosteko nintendo

@inigoortega
@jogerka
Orain arte ikusi dudana asko gustatu bazait ere, ni ere ez naiz kontsola gomendatzera ausartzen. Oraindik aurkeztu bakarrik egin dute, eta ikusteko dago benetan nolakoa den eta ze bide hartuko duen.

@inigoortega @jogerka
Dena den, zure galderari erantzunez, kontsola honen abantaila nagusia da funtsean ordenagailu bat dela, eta ez dagoela "kapatuta". Horrek esan nahi du askatasun osoa duzula berarekin nahi duzuna egiteko: jokoak nahi dituzun lekutik deskargatu eta erosi ditzakezu, ez duzu online jokatzeko harpidetzarik ordaindu behar, edozein periferiko konektatu dezakezu...

Jarraitu

@inigoortega @jogerka
Baina aldi berean, bereziko jokatzeko diseinatutako sistema eragilea duenez(GNU/Linuxen oinarritua), kontsola tradizionalen "plug and play" esperientzia eskaintzen du. Piztu eta zuzenean jokatu dezakezu, beste ezertaz (eguneraketak etab) kezkatu beharrik gabe

@inigoortega @jogerka
Hala ere, egia da ez dela Switcha.

Adibidez, Switcharen mandoek joko asko ematen dute kontsolatik askatu daitezkelako, eta mugimendu sentsoreak dituztelako.

Gainera, Nintendoren jokoak (Mario, Zelda, Pokemon...) bere kontsoletan bakarrik jolastu daitezke. Gainerako plataformetan ez daude eskuragarri.

@inigoortega @jogerka
Bukatzeko, gomendatuko nizuke zure seme-alabek online jokatuko badute, beren lagunek ze kontsola eta joko duten galdetzeko. Joko askotan (gehienetan) plataforma desberdinetako jokalariek ezin dute batera jokatu eta.

@galaipa @jogerka niri kontsola berria hau hala ere, ez zait oso ergonomikoa iruditzen baina bueno. 5 hilabete

@inigoortega
Horretan arrazoi bai. Pisua baita ere... Switcharekin berdin gertatzen da.

Behar den bezalako haririk gabdkomando bat erosi eta jokatzea onena. Telebista edo pantaila batera konektatu bada hobe.
@jogerka

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea