Gaur konturatu naiz teddit.net webgunera ezin naizela sartu. Baina nire etxetik bakarrik gertatzen da.

Egiaztatu dut eta uste dut nire internet hornitzaileak blokeatzen didala. Baina ez dut ulertzen. Zergatik blokeatu teddit? reddit frontend libre bat besterik ez da.

Nire hornitzailea Masmovil da

@galaipa badirudi domeinua blokeatu dutela. wtf. 95.216.148.55-ra sartuta ondo.

@inigoortega @galaipa baliteke Njallan registratuta izatea domeinua eta horregatik zure hornitzaileak blokeatzea (edo agian ez du zerikusirik).

Kontua da etengabe blokeatzen dizkigutela sarrerak maila desberdinetan hainbat lekutara: abortatzeko eskubidearen aldeko webguneak, leku desberdinetako disidenteak... Ez dut gaia jarraitzen baina etengabe heltzen zaizkit oihartzun desberdinak. Orain Njal.la-n erregistratutako guztiak ari omen dira blokeatzen hainbat hornitzaile :-(

@inigoortega @galaipa badira Women On Web webgunearekin egin zen bezala, azken zentzura ekimen hau salatzeko gogoz daudenak: blogs.sindominio.net/blog/wome

Burutik behera pixa egiten digute eta euria ari duela esaten digute...

@galaipa @inigoortega #Masmóvil darabilen lagun batek intzidentzia bat sortu zuen #Njalla​n eta hau erantzun diote:
> Hi,
> The problem is not us, the problem is on your ISPs end. We have reach out to them to solve the issue but they have still not get back. You should reach out to your ISP about this issue since they censor and block it.
> Kind regards, Njalla team

Beraz, ez izan zalantzarik Masmovilen (edo beste edozein internet hornitzailetan) kexatzeko. Blokeorik ez!

@txopi @galaipa normala erantzun ez izana. Masmovilekoek ezingo dituzte Njallaren mezuak ikusi :D

@inigoortega @galaipa hori uste baduzu, arrazoi gehiago zure ISPan intzidentzia bat sortzeko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea