Beste telefono "aske" horietako bat topatu dut: volla.online/en/
Ubuntu Touch frogatu nahiko nuke baina 360€ garestitxo iruditzen zait.

@rawr Ubuntu Touch (UBPorts Canonicalek proiektua utzi zuenetik) telefono dexenterekin da bateragarria. Aitak BQ E4.5 batean izan zuen, eta orain Nexus 5ean dauka. Biak telefono merkeak (batez ere gaur egun).

@galaipa duela ez asko begira ibili nintzen baina nire #Nexus5​aren bateria leher eginda dago eta gainera SIM txartel bakarra dauka, horregatik gailu berri bat erostear nago.
Ubuntu Touch #OnePlus3​rako ere badago, baina nire telefono nagusia izanda, ez dakit berarekin esperimentatzea ideia ona den 🤔

@rawr
Ez, nik uste oraindik ez dagoela guztiz prest. Oinarrizko erabilera baterako bai, baina bestela oraindik falta zaio. Hobe bigarren telefono bezala izatea oraingoz 😂

@galaipa eskerrik asko abisuagatik. Damutzen duzun tontakeria horietako bat egitear nengoen!

@rawr
Nire ustez arazo nagusia aplikazio falta da. Sistema bera nahiko fin dabil (nahiz eta bateria asko jaten duen).

Telegram adibidez hala hola dabil. GPSarekin arazoak. Nabigatzailea ere ez da onena...

Baina egia da garapen oso aktiboa duela, nik esperantza daukat.

Aita pozik dabil, bere kexa nagusiak egunero kargatu behar duela ia erabili ez arren, eta ezin duela kotxera konektatu.

@rawr
Teorian Androideko aplikazioak instalatzeko aukera dago orain, baina ez dugu probatu. Nire ustez aukera ona izan daiteke trantsizioan lagundu eta erabiltzaile kopurua handitzeko natiboak garatu bitartean.

@galaipa
Azkenean animatu naiz! Kostatu zait, instalatzaileak kale egiten zuelako eta “eskuz” egiteko jarraibideak ezin nituelako aurkitu.

Sistemarekin momentuz izan dudan arazo nagusiena 5GHz ko wifia ez dela ageri.

Aplikazio falta larria da, bai. Android aplikazioak instalatzen saiatuko naiz baina diotenez arazo bat dago: Android aplikazioek atzera edo “etxera” joateko botoi bat darabilte, UbuntuTouchek ez duena.

Orain PinePhone bat erosteko are gogo handiagoa daukat!

@rawr
Ondo ondo! Kontatuko diguzu ia zer moduz!

Matrixeko bezeroa zer moduz dabilen kuriosidadea daukat, ikusi dut instalatu duzula.

Aitarenean 5GHzko wifi sareak arazorik gabe agertzen dira. Nahiz eta orain esan didan batzutan deskonektatu egiten zaiola.

Zein telefonotan instalatu duzu azkenean?

@galaipa
Nexus 5 batean instalatu dut. Arazoa da bateriak ez duela 30 minutu baino gehiago irauten eta bateria berri bat erostea pentsatu dudan arrren, dirudienez antzeko iraupena dute.

Fluffy ez dut probatu oraindik, gutxi erabiltzen ari naiz Matrix azken aldian. Esango dizut.

Probatu dudana Android aplikazioak instalatzea da eta... instalatzen dira, bai, baina sarritan ezin ireki telefonoa berrabiarazi arte. Edo ireki eta ezin izena eman (Tusky-ren kasu).

Ea zeuei zer moduz doakizuen.

Jarraitu

@rawr
Ados! Ea hartzen dudan denbora probatzeko!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea