Twitch hori zer da: bere garaian Estepan Aldamizetxebarriak egitten zeban "Bakarrik ala parlebufranse" telesaiuan antzerakua, ezta? Baiña podcastian.

@txikillana Bai. Zehazki hori da. Baina orain munduko gauzarik guaiena da.

@gorka_bm Bada, pentsatu beharko dut. Irratiari berriro heltzeko gogoz nenbilen eta... 😂

@txikillana Ez nabil mundutxo horretan, baina seguru eskertuko dela zure ekarpena 🎧🎤

@gorka_bm
@txikillana
Ez dut telesail hori ezagutzen, baina ez nuke esango Twitch podcasta denik . Indar handia duten arren, ez dut uste hori bakarrik denik 😅.

Twitchen magia txatean dago. Zuzenekoa egiten ari denarekin eta beste ikusleekin sortzen den gertuko giroan. Are gehiago, askotan, zuzenean ikusten ez baduzu xarma galtzen du eta ez du gero ikusteak merezi.

Hori esanda, ziur euskal Twitzlariek (haiek esaten duten bezala) eskuak zabalik hartuko zaituztela!

@galaipa @txikillana Ados, ez dut medioa ondo kontrolatzen. Hala ere, Estepan Aldamizek egiten zuen programan ere ikusleen interakzioa oso garrantzitsua zen, telefonoz kasu hartan. Ostegun unibertsitarioetan etxera bueltan jartzen genuen barre pixka bat egiteko.

Jarraitu

@gorka_bm
@txikillana
Aaa bale! Ni nabil gaizki orduan 😅 Uste nuen podcast tradizionalarekin ari zinetela konparatzen.

Eta esan nahi nuena da Twitch normalean zuzenean ikusteko dela. Podcasta aldiz berdin da astebete beranduago ikustea.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea