Heldu da Sakanara zuntz optiko aske eta komunala!
@galaipa Eta askea baldin bada, Izarkomek zergatik ezin du parte hartu? Kuriosoa da Izarkomek zailtasun handiagoa izatea GuifiNet-eko sare "askeetan" parte hartzeko, sare itxietan baino...
@atxamart
Sakanan ere ez? Uste nuen guifinetekin gatazka hori herri jakin batean zela...
@gontxatorre
@atxamart
Zumaiakoa da buruan nuena bai. Baina Sakanan harritzen nau Mankomunitatea edo Garapen Agentzia izatea betoa jartzen duena.
@galaipa
Izarkomek GuifiNeti Zumaiako sarearen bitartez konexioa eman ahal izateko eskaera egin zionean, Zumaian ezezik berak sustatu edo kudeatzen zituen sare guztietan operatzeko betoa zuela erantzun zion GuifiNetek. Nahiago nuke Sakanan halalorik gertatuko ez balitz, baina ikusitakoak ikusita...
@gontxatorre
@atxamart @gontxatorre
Lehenenengo fasean ez dute gure herrira zabalduko (Burunda aldea), baina hala eta guztiz ere, hori gertatuko balitz, kontatu nirekin kexatzeko!
@galaipa @atxamart Harrigarriena, eta ulertezina, da Zumaiako Udalak bota duela kablea, denok ordainduta, eta enpresa lobby baten esku geratu dela (4 enpresa dira). Gainera, herritarrek sarean parte hartu dezakete, baldin eta dirua badute inbertitzeko. Ez dago arrakala soziala murrizteko aurreikuspenik.