Jarraitu

Atzo "Microsoftetik" deitu zidaten, atzerritik, gaztelera kaxkarrean. "Le llamamos para arreglar su ordenador" (edo horrelako zerbait) esan zidaten.

Ezin izan nuen ekidin Windows erabiltzen ez nuela esan eta moztea. Baina ze estafa klase zen jakiteko gogoarekin geratu naiz 😆 Jokua jarraitzea dibertigarriagoa izango zen.

@galaipa Erresuma Batuko zenbakia (+44…) eta Indiako emakume bat gazteleraz? Etxera ere deitu zuten duela hilabeteak. Hemen ere Windowsik ez.

@rawr
Nire kasuan Irlandatik izan da (+353). Emakumea zela bai, Indiakoa ez dut uste, baina ez nuke jakingo esaten nongoa zen. Hori bai, gazteleraz ozta-ozta eta kostata hitz egiten zuen.

@rawr
Eta atzetik izugarrizko zarata jendea telefonoz hit egiten.

@galaipa guri ere deitu digute, eta zure mezua irakurrita nuenez jokoa jarraitu diot, baina azkenerako nekatu egin nau, Linux dudala esan diot eta popatik hartzera bidali dut, aurretik esanda egiten ari direna iruzur bat dela eta ez dela jokabide zuzena.

@jogerka
Telefonoz-telefono ariko dira hemen ingurura deitzen orduan 🤔

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea