Atzo, zerbait arina egiteagatik, Doraemon telesailaren hasierako kanta entzunarazi nien ikasleei. Harrigarriki, gehienek ez zuten ezagutzen telesail hori.
Orduan zera azaldu behar izan diet:
* Doraemon katu bat dela.
* Urdina dela.
* Robota dela.
* Kosmikoa dela.
* Magoa dela.
* Etorkizunetik datorrela.
Uste dut ergatiboak baino gehiago nahasi dituela horrek.

@kilkerra ez zuten ezagutzen? Haur edo berabeak ez dira izango orduan.

Bide batez, galdera bat: zergatik esaten dute telesailean Doraemon katu "kosmikoa" dela? Itxuroso geratzen delako?

@txopi
Ez haurrak, ezta nerabeak ere. Helduak, guztiak.

Kosmikoa zergatik den, galdera ona da. Japonieraz ere kosmikoa al da Doraemon? Inork badaki?

@kilkerra @txopi Ez naiz doraemonlogoa. Hala ere, esango nuke Doraemon etorkizunetik etorria izan arren lur planetakoa dela. Ez dakit kosmikotasuna nondik etorriko zaion.

Bere jaki gustukoenari dagokionez, dorayaki izeneko opilak, uste nuen itzulpenean asmatutako zerbait zela: dora(emon) + jaki (euskarazko hitza) batuz sortua, baina japonieraz horrela omen da:
eu.wikipedia.org/wiki/Dorayaki

@aldatsa @kilkerra @txopi
Aiba, nik enun hoi iñoiz hola pentsatu!
Ta zeba esatezu Lurretik etorria dala? Gustatu dakizkioke dorayakiak ta Lurreko beste edozer behin hemen ezaututa

@porru @kilkerra @txopi Uste dut Nobitaren etorkizuneko senideren batek denboran atzera bidali zuela Doraemon, Nobitari lagundu eta etorkizunean bizitza hobea izan zezaten, baina esan bezala ez naiz doraemonlogoa 😂

@aldatsa @porru @txopi
Nik ere hori nuen entzuna, baina hamaikatxo atal ikusi arren ez dut inoiz horri buruzko aipamenik entzun (edo ahantzi duket). Ziur Doraemoni buruz egindako FILM horietako batean ongi azaltzen dutela.

@kilkerra @aldatsa @porru @txopi ufff galdera ona! Telebista aurrean Doraemon ikusten eman nituen ordu guztiekin masterra merezi dut.

Doraemon etorkizunetik dator, hala da. Gaizki gogoratzen ez badut, Nobitaren herenilobak bidaltzen du herenaitona laguntzeko eta robota da, ez katua.

Ondo pentsatuta, Txopik esaten duenak zentzu osoa du. Doraemonek denboran bidaiatzen du beti, eta ez dut gogoratzen, gailuren bat erabilita ere, inolako bidaia kosmikorik egin izana.

@kilkerra @aldatsa @porru @txopi hori bai, dimentsio desberdinen arteko bidaiak bai egiten ditu. Izan ere, bere poltsiko magikoa beste dimentsio batean existitzen ei da.

Gora ta gora beti, Doraemon!

@desertorea @aldatsa @porru @txopi @jon @miren
Dabid jauna, argi da ni baino jantziago zabiltzala doraemonologian, baina katua ez dela erran duzu, eta horrekin ez nago batere ados. Robota da, eta katua. Edo katu-robota.
Saguei beldurra diela da, zuzen oroitzen badut, txisteetako bat.

@kilkerra @aldatsa @porru @txopi @jon @miren uste dut, eztabaida honetan aurrera egiteko Markos Zapiain behar dugula.

Onartu diezaiokegu robot bati, katu antropomorfo forma izanik ere, izaki bizidunen, katuen, izaitea? Hau da, robota bada ez da izaki biziduna eta katua izateko izaki biziduna izan behar du. 🤔

@kilkerra @aldatsa @porru @txopi @jon @miren zerk egiten du Doraemon katu? Robota zela bai ikusi zen (robot merkea gainera) baina, bai, arrazoia duzu, saguen beldur da (eta ez gutxi 🤣). Hala ere, katuak ez dira saguen beldur, harrapatu egiten dituzte. Merkea denez, gaizki programatuta egoteagatik izan daiteke?

Katuen izaitetik, zer gehiago dauka? 😼

Joder, engainatuak izan ginen! Ez zen kosmikoa eta ez zen katua! Manuela Carmena ez dizut sekula barkatuko 🤣🤣🤣

Jarraitu

@desertorea
@kilkerra @aldatsa @porru @txopi @jon @miren
Doraemonek hasieran belarriak zituen (katu guztiek bezala 😉), baina xaguek jan zizkioten, eta hortik datorkio beldurra.

@galaipa @kilkerra @aldatsa @porru @txopi @jon @miren bai, egia da hori! Orduan baztertzen dugu gaizki programatuta egotea.

Eta zalantza bat daukat: odola dariola ikusi duzue noizbait? Noizbait, kolpe baten ondorioz edo..., sudurrean tanta bat ikusi izana gogoratzen dut, baina ez nago erabat seguru.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea