@desertorea hemen ez dute app ofizialik prestatu ezta zehatz bat gomendatzen ere. Ez dute abastorik ematen Osakidetzako kaleratzeekin, aztarnariak ez kontratatzen, LABIaren antzezlana amaitzen eta abar.
Hala ere, honek agian lagunduko dizu:
https://www.gasteizhoy.com/apps-verificar-pasaporte-covid/
@txopi euskadi.eus-en aurkitu dudan informazio guztia, pasatu didazun kartel hori da, baina nola liteke oasian gauzak hain txapuzero egitea? Ea zer erantzuten didaten, erantzuten badidate.
(Artikulu bat prestatzen ari naiz).
@desertorea estekatu dudan artikuluak Covid pasaportea egiaztatzeko erabil daitezkeen hainbat aplikazio estekatzen ditu.
@txopi bai, ikusi ditut, baina suposatu nahi dut betekizun legal bat duen horri esango ziotela: Honekin egin dezakezu. Baina ez dirudi horrela izan denik.
Artikuluak aipatzen dituen guztiak eta beste horrenbeste daude Google Play-n. F-droid-en ere bazegoen baten bat. Baina ez litzateke serioa horrela lan egitea.
En fin, beste bat.
@desertorea @txopi F-droid-en Europako Covid ziurtagiriak egiaztatzeko aplikazio hau dago:
https://f-droid.org/en/packages/de.rki.covpass.checkapp/
Alemaniako gobernuaren aplikazioan oinarritua, baina garbiketa eginda (Google Playko eguneraketak egiaztatzeko jabedun kodea kenduta...).
Ziurtagiriak erakusteko beste hau:
https://f-droid.org/en/packages/de.rki.covpass.app/
PDFa kargatu behar da aplikaziora. Proba batzuk egin ditut eta funtzionatzen dutela dirudi. Erabili behar izanez gero horiek iruditzen zaizkit aukera onenak. Baina, bai, beste txapuza bat.
@aldatsa
@desertorea @txopi
Bigarrena probatu dut eta esaten dit nire QR kodea ez dela baliozkoa. Zuei funtzionatzen dizue?