Orain pentsatzen dudala. Zure covid ziurtagiria egiaztatzean, zure NANa agertuko ez dela pentsatzen dut, bakarrik jaiotze data eta horrelakoak ezta? Kasu horretan izen-abizen oso ohikoak dituzten pertsonek (adibidez, Mohammed Li) eta adin sinesgarri bateko ziurtagiri bat topatuta, suposatzen dut posible litekeela tranpa egitea?
@txopi
@inigoortega
Bai, niri joan den astean jatetxe batera sartzeko NA ere eskatu zidaten.
@porru @galaipa @inigoortega poliziek atxilo zaitzakete beraiek eskatu eta identifikatzen ez bazara. Beste guztiek ez.
Baina kontuan izan komertzio batean kreditu txartela zurea dela baieztatu ezin badute, Covid pasaportea zurea dela egiaztatu ezin badute eta abar, zerbitzatu ez eta lokal pribatu hori uztera ere behartu zaitzakete ("derecho de admisión"). Nik dakidala, hala da.
@txopi @porru @galaipa @inigoortega adi! Pasaporteak askoz datu gehiago ditu eta baliozkotzeko aplikazioan ez erakusteak ez du esan nahi eskuragarri ez daudenik.
Proba sinple bat egin dezakezue, baliozkotzeko aplikazio batekin eskaneatu beharrean, eskaneatu qrkodea mugikorrean eramateko aplikazio batekin. Adib. hau https://f-droid.org/packages/ch.admin.bag.covidcertificate.wallet/
Informazio hori, lapurtu nahi duen edozein tabernarirentzat dago eskuragarri eta lapurtzen badigute, ez dugu sekula jakiterik izango.
@txopi @porru @galaipa @inigoortega zeintzuk datu dauden eskuragarri lan handia suposatu gabe?
* Izen-abizenak.
* Jaiotze-data.
* Zenbat dosi.
* Zein txerto.
* Zein hornitzaile.
* Noiz txertatu zinen.
* Zein herrialdeetan txertatu zinen.
* Nork emititzen duen pasaportea.
* Noiz sortu zen pasaportea.
* Pasaportearen hash-a.
@porru
Ez, identifikatzeko eskatzea ez da legez kontrakoa. Kasu eta egoera askotan eskatu dezakete identifikatzeko: Tabernetan edo dendetan alkohola erosterakoan 18 urte dauzkazula egiaztatzeko, banku edo aurrezki kutxetan dirua ateratzerakoan, hauteskundetan bozkatzean, etab. Kasu hauetan identifikatzea ez da nahi eta nahiezkoa, baina ez baduzu egiten ezingo duzu ekintza burutu.
@galaipa @txopi @inigoortega
@porru
Poliziak identifikatzea eskatzerakoan aldiz, identifikatzeko obligazioa dago. Hori da lehen adierazitako kasuekin dagoen desberdintasuna.
@galaipa @txopi @inigoortega
Eta hoi ez al da legez kontrakoa? Hortarako eskubide dakan norbaitek (poliziek, epaileek) bakarrik eskatu diezazuke identifikatzeko, ta delitu bat iten ai zeala susmatze baute (Mozal legeakin dena da delitu)