Bakea bai, noski. Baina oinarrizko diferentziak dituzten bi mugimendu direla hartu behar dugu kontuan. Ezin diegu eskutik hartuta joateko eskatu.

@galaipa
Gazte mugimenduan dauden bi bandoei buruz ari zara? Gaur kafe orduan entzun ditut gauza batzuk lankideekin. Batzuek zapalkuntzen jatorri gisa klase gatazka ikusten dutela eta ez dutela besteekin parte hartzen manifestazio edo ekitaldietan, mezua horrela jasota ez badago. Adibidez martxoaren 8an. Hala da?

Hala bada, esango nuke gauza bat dela nola ulertzen diren gauzak, eta bigarren erabaki bat dela oker daudenekin ez joateko jarrera.

Jarraitu

@mikelgs
Ez dakit ulertu dizudan. Nire mezuarekin esan nahi nuena da ez direla egun batetik bestera haserretu diren bi lagun. Aipatzen duzun zapalkuntzaren jatorrian ez ezik, soluzioa emateko bide edo estrategian ere ez daude ados.

Ez datoz bat feminismoan, politika instituzionalean parte hartzean, presoen gaian, langile antolakuntzan...

Oso zaila da elkarrekin ezer egitea.

@mikelgs
Horrekin ez dut esan nahi etsaiak direnik. Nahiz eta alde bat bereziki tematuta dagoen horrekin...

Gure gazte asanbladan kolore askotako jendea gaude, eta egiten ditugu gauzatxoak. Baina gai askorekin ezin da...

@galaipa
Eskertzen dizut feedback-a, gazteen girotik nigana 😄👌

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea