@irure
@gontxatorre
Taldean argindarra sortzeko autokontsumoaren legea oso mugatua da. Zuri dagokizun energia momentuan kontsumitzen ez baduzu ezin diozu beste bati eman. Edo beste momentu batean kontsumitu. Soberakinak zure hornitzaileari oparitu edo saltzera behartuta zaude (oso merke orokorrean).

Hori horrela, logikoa ikusten dut lege hori ekiditeko estrategiak bilatzea.

1/2

@galaipa @irure Hori saihesteko modu bat, energia komunitateak sortzea da. Etxe kontsumitzaile bakarra izan beharrean, komunitatean elkartuta dauden kontsumo puntuetan kontsumitu daiteke eta soberakinak asko murriztu (edo guztiz ezabatu)

Jarraitu

@gontxatorre
@irure
Ados, bai! Nire ustez energia komunitateak dira bidea.

Arazoa ordea da ezin dela (nik dakidana arte, agian oker nago) dagoeneko eraikita dagoen sare elektrikoa erabili. Autokontsumoaren lege mugatu horrekin ez bada. Paraleloan beste bat egin behar duzu, eta hori ez da erreza ez merkea.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea