@xabi @mikelgs Uste dut ez dudala horrenbeste diru gastatu nahi 😅 Fairphonea bidezko merkataritzaren kontuagatik libratzen da, baina bestela zerbait merkeagoa lortzen saiatuko naiz. Ezaugarri xumeekin konformatzen naiz. Eskerrik asko dena den.
Oso nekeza egiten zait "produktu teknologikoak" erostea. Aukera gehiegi, eta ez da erraza asmatzea. Software zaharkituagatik ez balitz orain dudan berdina erosiko nuke 😂
@xabi @mikelgs Bueno, ba azkenean aurkitu eta erosi dut nire gustuko telefonoa. Jarraitzen dudan bigarren eskuko gauzen foro batean Pixel 4A jarri zuten salgai, eta orain dudana bezain txikia dela ikusi bezain pronto erosi nuen.
Googlerena bai, baina sistema aldatu diot, noski. LineageOS jarri diot, eta orain gApps beharrean MicroGḱ (alternatiba irekia) balio didan probatzen ari naiz. Oraingoz behar ditudan aplikazio guztiak dabiltza.
@galaipa @mikelgs nik iPhone mini bat erosi nuen duela hilabete batzuk nire 2016ko mugikorra hondatu zitzaidanean. Tamainarengatik aukeratu nuen telefono hori —bizikletaz noanean atzeko poltsikoan sartu behar zait— eta damutzen ez naizen arren —telefono ona da— garestiegia da niretzat. Ez naiz eroso sentitzen horrenbeste diru gastatzen dudanean.
Zoritxarrez Android munduan ere Asus Zenfone 9 ez da askoz merkeagoa.
Tamaina ez oso handiko beste gailu batzuk Samsung korearraren Galaxy S22 eta Galaxy S10e izan daitezke. Agian sistema eragilea ordezkatu dakieke eta gustoko zerbait jarri.
Telefono txikien kritika handiena da bateriak ez diela hainbeste irauten, baina tira 🤷.