%85eko txokolate beltza da 2022ko urrian, nola komuneko papera 2020ko martxoan

@gorka_bm horri ezin zaio txokolatea esan... gainontzean ados 😜

Jarraitu

@gorka_bm @urtzai Nik superbibentziaz ikasi nuen txokolate beltza jaten. Etxekoak txokolatezale amorratuak dira, eta erosi orduko bukatzen zen.

Orduan txokolate beltza erosten hasi nintzen, beraiek gustuko ez dutelako. Nik ere ez hasieran... baina txokolatea jan nahi banuen ez nuen beste erremediorik.

Arazoa da pixkanaka beraiek ere ohitzen hasi direla, eta kakao portzentaia igotzen joan behar izan naiz. 85ekoa bai, baina 95ekoarekin oraindik ezin dute. Ea zenbat irauten didan 😂

@galaipa @gorka_bm niri lurra jatea bezala iruditzen zait... Nahiago azukredikto izan...

@urtzai @gorka_bm Hasieran niri ere bai, baina orain askoz nahiago dut beltza.

Jaten hasteko nire trukoa gaileta batekin batera jatea zen 😂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea